Asteroko buletina
Abenduaren erdia gaua eta beste erdia besta.

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Sendabideen laburpena

[Jakoba Errekondo]

Intsektuak eta beste animaliak uxatzeko:

- Armiarmak. Asuna eta azeribuztana. 

- Azaren harra. Asentsio-belarra eta isatsa.

- Azenarioaren eulia. Baratxuria.

- Bareak eta barraskiloak. Asentsio-belarra, garoa eta bortusaina. 

- Euli txuria. Kaputxina, perrexila eta huntza.

- Harrak. Asentsio-belarra eta intxaurondoa.

- Luhartza. Asuna.

- Orkatzak. Baratxuria.

- Porruaren harra. Baratxuria.

- Sator, satagin... Tartikua eta intsusa.

- Txindurriak. Izpilikua.

- Zorriak, oro har. Asentsio-belarra, huntza, intsusa, intxaurrondoa, baratxuria eta garoa. 

Intsektuak akabatzeko:

Tratamenduaren eraginkortasuna areagotzeko, xaboi beltza edo naturala gehitu ur hauei. Intsektuak azala mehetzen du eta pozoia errazago sartuko zaie. 

- Armiarmak. Azeribuztana eta baratxuria. 

- Azaren eulia. Mota-belarra.

- Azaren harra. Mota-belarra, tomatea eta intsusa.

- Azenarioaren eulia. Mota-belarra eta tipula.

- Euli txuria. Mota-belarra, zolda-belarra eta bortusaina.

- Gaueko sits eta tximeletak. Intsusa.

- Gurgurioak. Tabako-belarra.

- Harrak, oro har. Tabako-belarra.

- Kukurrutxa. Tabako-belarra.

- Luhartza. Asuna.

- Tipularen eulia. Baratxuria.

- Tripsa. Intsusa.

- Zorriak, oro har. Intsusa, bortusaina, tabako-belarra, mota-belarra, tomatea, baratxuria, garoa, izpilikua, asuna, azeribuztana eta zolda-belarra. 

Gaitzen aurkakoak:

Tratamendu hauek indartzeko larranbiloa edo kamamila eta milorria ere erabili. Baita esnea, gazura edo jogurta ere. Ur oxigenatua, sodio bikarbonatoa... Denetik saiatzen ari da. Helburu nagusia landarearen azala sendotzea eta lehortzea da, horrela onddoek zailago dute sartzea.

- Gorrrina edo mildiua: lapa-belarra, kaputxina, azeribuztana, mota-belarra eta salbia. Salda bordelesa.

- Herdoila: Azeribuztana, garoa, baratxuria, lapa-belarra eta asentsio-belarra. Esnekiak.

- Zurina: Asuna, azeribuztana eta baratxuria. Sufrea, porpolioa eta esnekiak. 

- Usteldurak: Gorrina bezala tratatu. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora