Asteroko buletina
Azak eta porruak eraman ditu neguak.

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Lagun kuadrilla

[Jakoba Errekondo]

Baratzean izango ditugun arazoei aurre egiteko lagun kuadrilla osatzea da onena. Landare hesiak, eskrdurak, harri pilak, hormak, orbel eta egur pilak eta antzekoa den edozer baratzearen inguruan izateak kuadrilla hori hurbiltzea ekarrriko du. Haiek aldameneanizanda baratze garbiagoa eta osasuntsuagoa izango duzu, baita zaintzen errazagoa ere. 

Hegaztiak. Gure baratzeko laguntzaile onenetakoak dira. Intsektuak jaten dituztenak: zata, pirripioa, urretxindorra, irriua edo sorbeltza, enara, pitxartxarra, txinboa, txioa, amilotxa, lepitxulia, harkaitz-txoria, argi-oilarra...Haragijaleak ere badira, mokoari eta atzaparrei begiratu: mozoloa, hontza, urubia... Gautxori hauen pareko belarri fin eta zorrotzik, gutxik! Denetatik dago, baina baratzean landareen aurkarien garbitasuna egiteko langile apartak dira. Galdetu oti, eltxo, zorri, har, satagin, bare, barraskilo, inurri eta abarrei. Badira denetik jaten dutenak ere, intsektuak bezala haziak, ornogabe txikiak eta abar, baina haiek ere lan bikaina egiten dute, batez ere udaberrian. Habian, bere beharreko moko asko duten sasoian, izurriteek ere hedapen handiena orduan hartzen dute. Hauetakoak dira: arbi-txoria, zozoa, birigarroa, araba-zozoa, berdantza, antzandobia, txantxangorria, mika, eskinosoa, hormatxoria... Aipagarriak dira, baita ere, erregetxoak, okilak, kukuak, urretxoriak eta beste makina bat txori laguntzaile.

Erregetxo ttikiak, 9 cm luze eta 5 edo 6 gr-ko pisua besterik ez duenak, urtebetean 3 milioi intsektu akabatzen omen ditu, bai helduak, arrautzak, pupak edo krisalidak... 7 edo 8 arrautza jartzen ditu eta hainbeste kume izaten dituzten habian zain erregetxo ama-aitek. Umealdi bat hartzeko 9.000 intsektu bildu behar dituzte. Ordubetean 30 matxinsalto biltzeko gai dira!

eskinoso familia batek, udaberri-uda sasoi batean, milioi erdi bat intsektu har jaten du.

Hegaztiei inguruan eusteko hezi eta eskardura naturalak sortu; eta bakean utzi. Fruituak ematen dituzten landareak jarri tartean, eta fruituak beraientzat utzi, batzuk behinik! Tartean habiak jantokiren bat ere jar daiteke baratze bazter batean, garbitze lana osatuko dute.

Trikua. Laguntzaile ona da. Gauez ibili zalea da. Bere dieta harrak, bareak, barraskiloak eta intsektuak dira, batez ere, baina txori, ziraun, suge eta abarrei ez die muzin egingo. 

Saguzarra. Gauez ibiltzen dira, airean dabilen edozein intsekturen ehizan: sitsak, eltxoak, sagarraren harjoaren tximeleta, patataren harrarena... Gau bakar batean 3.000 harrapa ditzake. 

Satitsua. Egunero bere pisuaren pare jan behar du: har, bare, barraskilo, intsektu... Jatena ugaria den tokietan bizi da. 

Erbinudea. Oilategietako arerio handia bada ere, baratze inguruko karraskariak jango ditu: sagu, satitsu, satagin, lur-sagu, basasagu...

Satorra. Lurpeko bisitaria da satorra. Hanka eta beso indartsuen bidez lurpean galeriak zulatzen ditu eta ia urte osoan bertan bizi da. Ikaragarrizko usaimen zorrotza du. Bere jaki gogokoena zizarea da. Zizareak ttuaz sorgortu eta geldiarazten ditu, gosea izango duenerako biltegiak antolatuz. Beste ornogabe, har, luhartz, bare, motxorro, kukurrutxa, krisalida, ninfa, ehunzango, koleoptero eta abar ere jaten du. Landarerik ez du jaten. Habiak egiteko azpi gozoen bila lur gainera ateratzen denean egiten dituen muntoak dira enbarazu bakarra. Kalte horien ordainetan, lurpeko intsektuak janez egiten duen mesedea alde ederrekoa da. Era berean, lurrari ere mesede egiten dio: aireberritzeko eta urak alde egiteko balio dute haren zuloek. 

Ziraunak, sugeak, muskerrak, sugandilak, apoak, igelak, arrabioak, uhandreak eta abar baratzeko garbitzaile apartak dira. Harrak, beldarrak, arrautzak, intsektuak, bareak, barraskiloak... etengabe jango dituzte. Ziraunak luar pila epel eta hezeak gustuko ditu arrautzak jartzeko. Muskerrak, aldiz, toki bero eta lehorra nahi du: harri tartea, horma... Igelak eta apoak ura behar dute, ahal den naturalena. Gauez mugitzen den uhandreak sakonerarik gabeko ura dagoen tokiak maite ditu. 

Armiarma. Baratzeko intsektu txikiak harrapatzeko tranpa onena armiarmak du: armiarma sarea edo amarauna. Euli, eltxo, zorri... Denetik harrapatuko du. Sareak bere horretan osorik uzten baditugu, zorrien %80' ehizatzeko gai omen dira. Armiarma batek urtean 2 kilo intsektu jaten ditu. Badira sarerik egiten ez duten armiarmak, horiek segika edo gainera salto eginda atzematen dituzte intsektuak. 

Zimitza. Bere bazka nagusia zorriak, har ttikiak eta akaroak dira. 

Karaboa. Intsektu handia da eta proportzioan jan behar duenez, asko behar. Harrak, beldarrak, krisalidak eta bare eta barraskilo ttikiak janez garbitasun ederra egiten du.

Sirfidoa. Listor itxurako eulia da. Polinizatzaile nekaezina, emeak arrautzak ontzeko polenaren proteinak baliatzen baititu. Era berean, beldarrak direnean sorriak eta beste intsektu batzuek jaten dituzte. Beldar bakar batek, krisalida bihurtu artean, 200 zorri baino gehiago jango ditu. 

Liztor bizkarroiak. Listor espezie askok arrautzak zorriaren gorputzaren barruan jartzen ditu. Handik sortuko den harrak zorria barrutik jango du. Beste batzuek arrautza izurritea sortzen duen intsektuaren arrautzen barruan jartzen dute. Eme bakar batek 1.000 arrautza jar ditzake. 

Ipurtsardea. Gauez ibiltzen da eta besterik jaten badu ere zorriak dira bere gutizia. 

Krisopa. Intsektu honen harrak gorputz biguna duen edozein intsektu jango du. Jaio eta ordubetean hirurogei zorri jateko gai da. 

Amona mantangorria. Marigorriak, harra denean eta handia denean, bizitza guztian zorriak jan eta zorriak jan. Arrautzak ere zorrien kolonietan erruten ditu, harrak jaiotzean gosea zer den ezagutu ez dezaten. Harra denean soilik, ziento batzuk jaten omen ditu. 

Ipurtargia. Bere harrak bare eta barraskilo ttikiak janez hazten dira. Listuaren bidez paralizatu eta digeritzen dituzte, gero gorputza xurgatuko dute. 

Kakalardo gorria. Zorriak eta harrapatzen dituen guztiak (arrautzak, harrak eta intsektuak) janez bizi da. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora