garaian, garaikoa, garaiz
Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.
Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.
Liburua eskuratzeko[Jakoba Errekondo]
Urtea joan eta urtea etorri, landare berdina ez jarri toki berean. Hori eginez gero, bi arazo larri azalduko zaizkizu. Batetik, lurrean bizi diren landare horien gaitz eta izurriteak bertan gozo egongo dira bere gustukoari eraso eginez, eta egundoko epidemia bihur daiteke. Bestetik, landare berdinak edo familia berekoak jarriz gero, lurretik janari berdinetik tiratuko dute; horrela, behar dituen jakiak urritu egingo dira eta gutxi erabiltzen dituenak pilatu.
Landareak txandakatzea da irtenbidea. Landare gehienek askoz ere hazkunde hobea dute aurrez erabat desberdina den landre bat bizitu den lurrean. Txandakatzea nola egin bakoitzak erabaki behar du. Hiru multzo nagusitan banatzen dira barazkiak, zer etekin kentzen diegunaren arabera:
* Lorea edota fruitua
* Zarba edota hostoa
* Sustraia edota erraboila
Txandakatzea antolatzean, multzo batekoaren ondoren beste batekoa jartzea komeni da.
Gai honetan txorrotxak direnek txandakatze zehatz bat proposatzen dut, landareari jaten diogun partearen arabera:
1. Leka edo alea: leka, babarruna, ilarra, baba...
2. Hostoa: uraza, eskarola, espinaka, txikoria, zerba...
3. Fruitua: piperra, tomatea, alberjinia, kuia, meloia, kuiatxoa, angurria, luzokerra...
4. Sustraia: azenarioa, arbiak, erremolatxa, errefaua...
5. Erraboila: baratxuria, tipula, porrua, mihilua...
6. Tuberkulua: patata...
Sail honetan, talderen bateko inor ez baduzu lantzeko asmorik, lasai txanda-pasa egin eta hurrengo taldekoren bat jarri.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545