Asteroko buletina
Kurriloak igaro, eguraldi txarra

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Ongarri organikoak

Ongarri organikoak dira naturalenak. Naturako zikloetan berez txertatzen diren ongarriak dira. Bizidunean hondakinetatik sortzen dira: azalak, hostoak, gorputzak, egurra, simaurra... Usteldu ahala, lurra aberastuko duten osagaiak askatuko dituzte. Landareek behar dituzten jaki guztiak dituzte. Usteltze hori milaka eta milaka izaki txikien lanari esker gauzatzen da: zizareak, bakterioak, onddoak, intsektuak... Ongarri organikoak sortzeko bide ugari dago: aziendaren simaurra, orbela, lastoa, maizorria, baratzeko hondarrak, artegi eta larrainetako kortalohia, etxeko hondakinen luarra, zuhaitzen egurra eta azala..

Ongarri natural horiek erabiltzeko arrazoi asko dago: lurrari kendu dioguna bueltan ematen diogu, lur itoak harrotu eta hoarroak trinkotzen dituzte, uraren orekari eusten laguntzen dute, landareek behar dituzten jaki guztiak dituzte, lurreko bizia suspertzen dute, ekosistema osasuntsuagoa sustatu, baita geure osasuna ere... 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora