garaian, garaikoa, garaiz
Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.
Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.
Liburua eskuratzeko[Jakoba Errekondo]
Salda Bordelesa.
Salda hau 1880 urtean asmatu zuten Bordelen mahastietan ikaragarrizko triskantzak egiten ari zen gorrinari edo mildiuari aurre egiteko. Uretan egindako kobre eta kare nahasketa bat da. Kobreak onddoek ugaltzeko erabiltzen dituzten esporak atzeratzen ditu. gorrina edo mildiua bezala beste onddo asko atzeratzen ditu. Beraz, salda bordelesa tratantu prebentiboa da. Suspertzen duten baldintzak ikusirik gaitza sartzera doala sumatzen denean tratatu behar da, bestela hark aurrean hartu eta garbituko du, bere lana zapuztuz.
Salda bordelesa etxean egin dezakegu. Hoan formula bat: 10 litro ura, 200 gr kobre sulfatoa eta 300 gr kare hila. Ontzi batean karea 6 litro uretan nahastu. Beste ontzi batean kobrea jarri eta gainontzeko ura erantsi. Bakoitza bere ladetik ongi nahastu. Gogor irabiatuz, pixkanaka kobrearen nahasketari karearena erantsi, inoiz ez alderantziz. Egun bete pakean utzi eta erabili aurretik ongi iragazi. Ez erabili metalezko ezer, ez ontzirik ezta nahastekorik ere, plastikozkoak edo zurezkoak bai. Behar adina egitea komeni da.
Kobrea kontuz erabiltzekoa da. Metal astuna da eta edonola erabiliz gero, baratzeko lurra kutsatu daiteke. Era berean, landarean dauden onddoak garbitzen dituen bezala, lurrera joatena han ere antzeko lana egingo du, lurrari bizi eta osasuntsu eusten dioten onddoak ere erasotuz. Kontuz beraz kobrearekin. Tamaina hartu.
Bikarbonatoa. Sodio eta Potasio Bikarbonatoak erabiltzen dira. Onena bigarren hau da. Sodioak lurrean arazoak sor ditzake, eta, aldiz, potasioa ongarria da. Gaitzei aurre egiteko probak egiten ari dira: zurina edo oidioa, gorrina edo mildiua, herdoila... Batez ere zurinari aurre egiteko baliatzen da, baina baita beste parearentzako ere. Behin gaitza sartu bada ez du zer eginik. Giro hezea denean astero datzatu behar da. Sendabide naturalak erabiltzen diren guztietan bezala, aurrea hartze hau garrantzitsua da oso. Landarea ur honekin butitzerakoan, hostoak goi eta behe ondo blaitu behar dira. Sodio bikarbonatoa erabiliz gero: lau litro uretan goilarakada bat bikarbonato, beste goilarakada landare olio nhasi eta xaboi potasikoa, xaboi intsektizida edo xaboi likidoa (goilaratxo ttiki erdi bat). Olioak gaitza dakarren onddoa itoko du eta xaboiarekin izatera ura landareari hobeto itsastea laguntzen du. Errautsak gai honetatik asko du eta erabili daiteke. Adibidez: litro bete uretan goilarakada errauts nahastu. Gau batez utzi eta iragazi. Olioa eta xaboia ere nahastu eta litro bete horri beste hiru litro ur erantsi. Hauen lana, landareari soineko basiko edo alkalino bat janztea da; onddoek zaila dute hor iraun eta ugaltzea. Tratamendu hau landareak eguzki galdatan daudenean ez da egin behar, erre baitaitezke.
Esnekiak: jogurta, gazurra, azido laktikoa edo esnea bera. Onddoek sortutako gaitzentzako: gorrinak, zurinak, herdoila, usteldurak... Zorrien aurka ere egiten du. Landareen hazkundea ere pizten du, hostoak bustitakoan mineral eta jaten ugari ematen bai dizkio. %10era urtua erabiltzen dira.
Propolioa. Erleen lan izugarriaren emaitza onenetako bat da propolioa. Landareen alde ere baliatzen da, propolio tindua soilik edo beste urekin nahastuta. Landarean lan sitemikoa egiten du, hau da, landareak barrura xurgatzen du eta izerdian landare osora barreiatu. Landarearen berezko gaitasunak sustatzen ditu, gaitzei eta izurriteei aurre egiteko indartuz. Birusei aurre egiten die, baita gorrin, zurin eta beste onddoei ere. Zorriak eta beste intsektuak ere atzeratzen ditu, baita hain zailak diren bakterioak ere.
Ur oxigenatua. Gorrinaren kontra erabiltzen da. Hamar litro uretan 40 ml ur oxigenatua nahastu eta bota.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545