Asteroko buletina
Zuhaitzetik ziria

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Ongarri mineralak

[Jakoba Errekondo]

Ongarri mineralak bi eratakoak izan daitezke: mineral naturalak eta sintetikoak. Izenak esaten duen eran, naturalak  berak sortutakoak dira, lurrean bertan topatzen dira. Sintetikoak, aldiz, industriatan sortzen dira. Baratze ahalik eta logikoena egitez gero, ongarri mineralak ahal den gutxien erabiltzea komeni da, baita naturalak ere. Ongarri hauek lurraren oreka dantzan jartzen dute. Batzuek izugarrizko kaltea eragiten dute mikroorganismoak makalduz eta lurrari bizia kenduz. Beste batzuek hanariak blokeatzea ekar dezakete, eta landareak jaki horiek hartu ezinik izango dira. Era berean lurra okitu daiteke eta pozoituta bezala, erreta gelditu, ezer emateko gai ez dela: erabat antzua. 

Ongarri mineral naturalak fosfatoak, nitratoak eta abar dira. Beti ere lurretik bertatik erauzitakoak. Horietan kaltzioa da aparteko hitz batzuk merezi dituena. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora