Asteroko buletina
Leia (izotza), zaharraren hilgarria, gazteen zahargarria.

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Ongarri berdea

[Jakoba Errekondo]

Ongarri berdea. Ongarri berdearen teknika landareak berde daudelarik lurrari ematea da. Baratzeko sailen bat tarte luze batean hutsik izan behar bada, lurra jantziko duen landareren bat ereiten da, eta, jeneralean, loratzear delarik moztu eta lurrarekin nahasi. Honen helburuak hauek dira: gainontzeko belarrak sartzea galeraziz lurreko jakiak probetxuzko landare batek hartzea., lurrean sakon sartuko diren sustraiek hango jakiak mugitzea, lurra harrotzea eta komeni denean hurrengo landareak baliatuko dituen jaki aproposak (materia organikoa eta mineralak) lurrari ematea. Loratzear dagoenean izaten du landareak jaki gehien. Lurra goldatu beharrik ez dago, ongarri berdea sartzeko pixka bat lurperatzea nahikoa da. 

Landare ugari erabiltzen da lan honetarako: laboreak, zolda-belarra, lekadunak... Bakoitzak berea eransten dio lurrari eta komeni zaiguna erabili beharko da. Adibidez, zolda-belarrak potasioa pilatzen du hostoan eta moztutakoan erraz usteldu eta lurrera igarotzen da; fruitua eman behar duten landareek eskertuko dute: tomatea, piperra, albejijia... Alpapa edo luzerna, hirusta, zalkea, astailarra, itsabalkia, pagotxa, erua eta ailorbea bezalako lekadunek, berriz, lurra nitrogenoz lepo utziko dute eta hostoa jaten diegunek ederki baliatuko dute: letxuga, zerba, ziazerba, eskarola...

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora