garaian, garaikoa, garaiz
Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.
Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.
Liburua eskuratzeko[Jakoba Errekondo]
Arazoak ere izan badira.
Baratzeko lana, ezjakinenak ere usaina hartuko dio, ez da joan eta gitarra jotzea. Buruhausteak ere sortzen ditu, eta batzuetan ez nolanahikoak. Lurraren egoera, eguraldiaren joera, animaliaren baten bisita, gaitzak... Landareari zer gertatzen ari zaien irakurtzen ikasi egin behar da. Arazoa duen landareari itsu-itsu ez begiratu. Inguruan zer gertatu da? Zer gertatzen ari da? Ez gara medikuetara jolasten hasiko, jakina, baina diagnosi on batek irtenbide onena eta azkarrena aurkitzen lagunduko digu. Eta horretan ere, baratze bakoitza bakarra da.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545