Asteroko buletina
Abuztuko arratsean, hotza sudur ertzean.

Baratzearen oinarriak

garaian, garaikoa, garaiz

Bizi-baratzea

Baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere.

Baratzezaintzaren jakintza osoa biltzea lortu du Jakoba Errekondok liburu honetan. Baratzearen entziklopedia.

Liburua eskuratzeko

Ongarriak

[Jakoba Errekondo]

Ongarriei heldu aurretik zera jakin behar dugu: lurra zenbat eta biziago, orduan eta hobeto haziko da landarea. Bere elikadura osatzeko, lurreko jaki aukera hobetze aldera erantsiko diogun edozein bizigarri da ongarri. Hau da, ongarriak ez du landarea elikatuko, lurra elikatuko du. Eta lurrak elikatuko du landarea.

Landareak jakiak eskuera izateko garaian, lurreko giro kimiko orekatuak eta mineral aukerak aginduko dute. Landareentzat hitu mineral nagusi daude: nitrogenioa (N) eta potasioa (K). Beste mineral mordo ere behar du, baina neurri apalagoetan: kaltzioa (Ca), magnesioa (Mg), sufrea (S)m burdina (Fe), magnanesoa (Mn), kobrea (Cu), zinka (Zn), boroa (B), molibdenoa (Mo) etab.

Nitrogenoa da landareek gehien baliatzen duten minerala. Proteinak, klorofila, hormonak eta bizitzako oinarrizko gaiak sortzen dituzte berarekin. Nitrogeno ugari duen lurrari aberatsa deitzen zaio. Nitrogenoa lodi badago landareei ederki antza emango zaie, mineral hori hazkuntzarekin lotzen da, berdamena ere beltzago igarriko da. Asko dagoen tokian mardul azalduko dira: asuna, malba arrunta edo ziguina, larre garagarra edo garagar zoroa, txori-kardoa eedo zorna-belarra, berbena, zaparta-belarra, lubeazuna, astamenda edo menda zuria...

Fosforoak lan mordoa egiten du: fotosintesian, arnasketan, eguzkitik energia hartu eta haren transmisioan, hazkunderako oinarrizko osagaien sorreran (azkukreak, proteinak, koipeak...) loraldia eta fruitualdia sustatzen, landarearen erresistentzia eta osasuna indartzen...

Potasioak ere zeregin ugari du: landarearen elikagai nagusiak diren azukreen sortzea eta mugitzea. nitrogenoaren eraldaketa eta proteinen sorkuntza, uraren kontrola...

Kaltzioa garrantzitsua da hazkundean (sustraiak, fruituak, zurtoina...), proteinen sorkuntzan eta abar. Magnesioa, besteak beste, landarearen motorra den eguzkiaren energia erabili.

Gainontzeko mineralak ere behar dituzte landareek. Bakoitzak bere neurrian. Neurri ttikian behar diren jakiak dira, baina landarean zeregin garrantzitsuak betetzen dituzte. Monolaborantza utzi eta landare batzuen ondoren desberdinak jartzea da haien balizko eskasiari aurre egiteko era errazena. 

Lurraren izaera kimikoa ezagutzeko pH-a neurtzen da. Horrek, bertan gertatzen diren erreakzioak eta landareen elikagaien joan-etorriak, baldintzatzen ditu. pH neutroa, erdi-erdikoa alegia, 7 da. Hortik behera azidoa da eta gora basikoa. Lur bakoitzak joera bat du eta informazio asko eman dezakete bertan hazten diren berezko landareek. Adibidez, lur azidoetan egongo dira uztaola, urrebotoia, otea, isatsa, ahabia, goroa, bitxilorea eta txilar gehienak. Basiko karetsuetan, aldiz, ezpela, gaituna, zauri-belarra, ezkila-lorea, manda-belarra, azenarioa, hirusta zuria, mitxoleta, ziapea... Baratzen, landare batzuek lur azidoak behar dituzte: baratxuria, uraza, patata, erremolatxa, piperra... Beste batzuek nahiago dute lur basikoa: apioa, baba, babarruna... Eta bada erdi pareko neutroa gustatzen zaionik ere: tipula, aza, azalorea, errefaua, alberjinia, espinaka...

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora