Asteroko buletina
Buruilak uda ez hiltzen, baina neguaz oroitzen.
Etxeko landareak

Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!

Ureztaketa

[Jakoba Errekondo]

Landare gehienen elikadura loreontzian dagoen ura medio gauzatzen da. Beraz, oro har, ureztatzen ez den landarea lenhenxeago edo geroxeago hil egingo da. 

Gogoratu beharra dago, hala ere, etxe barruan hiltzen diren landare gehienak, loreontzian ur gehiegi dutelako galtzen direla; zainak ustelduta, izan ere, zainen aireztatzea eragotzita gaitzak erraz garatuko baitira.

Hona hemen ureztatzeko arau batzuk:

* Landare gutxi batzuek, loreontziko lurra beti hezea behar dute (azaleak adibidez) 

* Sekula ez dugu loreontziko lurra erabat lehortzen utziko , eta hori gertatuz gero, ontzi osoa uretara sartuko dugu. Goiko aldetik ureztatzea ez da nahikoa izango; urak ontzia eta lurraren artetik hau busti gabe alde egingo baitu. 

* Loreontziaren azpiko zuloak beti garbi egon behar du, soberako urak alde egin dezan.

* Loreontzia plater baten gainean edo beste ontzi baten barruan badago, ureztatu ondoren hamar-hamabost bat minutura platera edo ontzian dagoen soberako ura kendu. 

* Kanilako ura landare gehienekin erabil daiteke, baina beti landarean dagoen tokiko tenperaturan.

* Landare ahul eta berezientzat, euri-ura edo kanilakoa, baina kloroa lurrindu ondoren. Onena kanilatik hartu eta gau bat uztea da. 

* Lur azido behar duten landareei (azaleak adibidez), gure urak kare gehiegi duenez, kalte handiak eragiten dizkie. Beraz, ongarriketa azidoa kontu handiz egin behar da. Beste aukera, beti euri-ura erabiltzea da. 

* Landarea ur-premian dagoen ala ez jakiteko era onena, lurrera behatza sartzea dea. Lehorra irtenez gero, ureztatu.

* Landarearen atseden-sasoian (gehienetan neguan) edo garai hotzetan gutxiago ureztatu. 

* Landare batzuk beti behetik, plateratik edo loreontzia osorik uretara sartuz ureztatuko ditugu (ziklamena, orein-adar handia, biloeta afrikarra, gloxinia, begonia erreboilduna, eta abar).

UREZTAKETA ARAZOAK

Gehiegi ureztatzeagatik

Lurra uretan itota baldin badago, landarea bere lurrarekin loreontzitik atera eta lurra lehortu arte kanpoan eduki. Arazoa hain larria ez bada loreontzian bertan lurra lehortzen utzi, ureztatu gabe eta noizbehinka hostoak urez lainoztatuz. Loreontziaren azpiko drainatzeko zuloa miatu, trabatuta egon datieke-eta.

Gutxiegi ureztatzeagatik 

* Loreontzi osoa zuzenean uretara sartu eta barruan duen aire guztia atera arte bere horretan eduki. Kalte handiak jasan baditu kimu edo pujak kima daitezke errazago susper dadin. 

 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora