[Jakoba Errekondo]
Bere jatorria ez da garbi ezagutzen, baina Mediterraneoaren ekialdeko lurrak aipatzen dira Bulgariatik Palestinaraino; beste zenbaitek Iran eta Tukmenistan aipatzen dituzte. "Hyacinthus" greko-aurreko pelasgoera hizkuntzako "hyakinthos" (urdina) hitzetik dator; Apolok bere diskoa jaurti eta akabatu zuen gaztearen izenetik zetorrela pentsatu izan bada ere, jatorri okerra da hori. "Orientalis" hitzak botanikarien ikuspegia jasotzen du, Europaren zilborra direla uste den tokietatik begiratuta ekialdekoa baita hiazintoa.
Lurpeko erraboila batetik garatzen da. Hostoak 25-35 cm luze, 2,5 cm inguru zabal, mamitsuak eta berde biziak dira. Loreak 20-30 cm luzeko gara baten muturrean sortu ohi dira multzo lasai edo trinkoetan: 2-3 cm luze, ezkila-formakoak, kolore askotakoak eta lurritsuak dira.
Hiazinto ugari ezagutzen da egun eta loreen kolorean bereizten dira batik bat. Hona hemen gutxi batuzk:
Hyacinthus orientalis "Yellowstone": horia.
Hyacinthus orientalis "Aida": urdin-ubel iluna.
Hyacinthus orientalis "Innocence": zuri-zuria.
Hyacinthus orientalis "Lord Balfour": magenta.
Hyacinthus orientalis "Gipsy Queen": muxika kolorekoa.
Hyacinthus orientalis "China Pink": arrosa argia.
Hyacinthus orientalis "Jan Bos": arrosa.
Hyacinthus orientalis "Amatista": ubela.
Hyacinthus orientalis "Bismark": urdina.
Harrak eta beldarrak: gara, hostoa edo erraboila bera ere jan dezakete. Hostoak makurtu, zimeldu eta erori egingo dira eta erraboila ustel daiteke. Bakarra bada akabatu. Eraso handiagoaren arrastorik nabarmenduz gero, landarea osorik erre eta loreontziko lurra etxetik urrun eraman.
Hiazinto erraboila iraila aldera drainatzeko zulo ugari duen ontzi batean landatu, lur oso onean. Kanpoan eduki. Lurra ez lehortzeko adina ureztatu. Ontzia estalita badago, errazago ernetu eta garatuko da landarea. Lore multzoa irekitzera doanean, barrura sar dezakegu. Lorea zimeltzean hostoak ihartu arte utzi, erraboila indartu dadin. Hostoak ere zimeltzean erraboila ontzian bertan edo aterata toki hotz, ilun eta lehor batean jaso hurrengo urtera arte. Urtetik urtera loraldi kaxkarragoa garatzen du.
Argi asko behar du.
Neguko lorea da, beraz, ez du berorik behar. Ia lorea erabat ireki arte kanpoan eduki. Behin lorea irekitakoan nahi baduzu barruan sartu.
Lurrari heze eutsi behar zaio, baina ito gabe, erraboila usteldu egingo bailitzateke.
Ez du behar.
Erraboilaren inguruan beste txiki batzuk garatzen dira. Landatzerakoan askatu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545