Asteroko buletina
Agorilak ontzen, buruilak biltzen.
Dani Blanco

Diruaren landarea

Plectranthus verticillatus

[Jakoba Errekondo]

Afrikako hego-ekialdetik ekarria da. Plectranthus, grekoko "plectron" (ezproina) eta "anthos" (lorea) hitzetatik dator; landare honen loreek duten antzagatik, alegia. "Verticillatus" hitzak adierazten du ardatz baten inguruan espirala osatzen duela. Batez ere barrurako erabiltzen da, baina kanpoan ere ederki bizitzan da, sasoi hotzenetan babestuz gero. Diruaren landarea esaten zaio, hostoak duen txanpon itxuragatik, agi daena. Aberastasunik ez dakigu baina poza ekarriko dizu, zaintzen landare errazenetakoa da. Genero honetako landareak izendatzeko garaian izugarrizko zikulusaltsa dago et beste izen zientikoren batekin ere topa dezakezu.

Deskribapena

Landare bizikor eta txaparrotua da. Naturan 1 m-ko altuerakoak dira. Loreontzietan 3.040 cdm-raino hazten dira. Zurtoin lauangeluar etzan antzekoak ditu. Hosto oposatuak, bakunak (5-7 cm) obatuak eta berde ilunak ditu. Lore ezpinbikoak, 30 cm inguru luzeko galburu formako infloreszentziak eratuz, zuriak eta purpurak. 

Barietateak

Plectranthus generoa oso ugaria da, espezie asko biltzen du. Beste bat oso ezaguna da gure artean Plectranthus madagascariensis. Landareak diruaren landarearen antzeko forma du, baina bi ezaugarri nabarmen desberdinak ditu: hostoak berde kolore apalagoa du iletsua baita eta ertza zuri-larua du eta igurtziz gero, intsentsu usain nabarmena du; hortik bere izena: intsentsu landarea. 

Gaitzak eta izurriteak

Zainetako usteldura: itxuraz adarrk zimeltzen hasten dira, lurra hezeegi egonda onddoek sustraiei eraso egiten dietelako. Erasoa eragozteko urriago ureztatu.

Botritisa: onddo honek zurtoin eta hostoak usteltzen ditu, hezetasun handiegiaren ondoriozko erasoan. Toki lehorragoan ipini, gutxiago ureztatu eta lainoztatu, eraotutako zatiak ebaki eta zati sanoak aldaxka gisa landtu, landarea berritzeko.

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Hostoak maiz lainoztatzea da prebentzio onena. Erasoa gogorra bada, intsektizidaz tratatu. 

Trikimailuak

Landare honek mantenimendu erraza du, ez baitu aparteko arretarik behar.

Bi edo hiru urtetik behin lur berria jarri, eta ugaldu nahi izanez gero, une horretan banatu eta ugaldu daiteke. Lan hauek udaberrian egin.

Landarea mardulago egoteko maiz kimatu. Ebakitako kimuak aldaxka gisa landatu daitezke.

Kontuz, lurra hezeegi ez eduki, usteldu egingo baita. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Ia edozein argi mailara ohituko da, baina argitasun handiarekin mardulagoa izango da. Zuzeneko eguzkitik urrundu. Kanpoan erdi itzaletan jarri. 

Tenperatura
termometroa 15-20℃ artean

Tenperatura arruntak behar ditu. Neguan 10ºC-tik behera ez eduki. Kanpoan badago, kontuz izotzekin.

Ureztaketa

Lurra lehortu ahala ureztatu. Negu partean urriago. Hostaila astean behin edo bitan lainoztatu. 

Ongarriketa

Sasoi aktiboan (udaberritik udazkenera) bi astetik behin, ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. Luberritutakoan luar edo simaur ondua eman, asko. 

Ugalketa

Udaberrian edo udan landareari adartxoak moztu eta aldaxka bezala landatu. Oso erra itsasten da. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora