Asteroko buletina
Abendua, argia eta egurra erretako hila.
Dani Blanco

Esparragera arrunta

Asparagus aethiopicus

[Jakoba Errekondo]

Afrikako Hegoaldetik ekarritako landarea da. Agi danean Carl Ludwig Sprenger botanikari alemaniarrak ezagutzera eman zuen Europan, eta bere ohorez da sprengerren esparragera. Asparagus, grezian genero hau izendatzeko erabiltzen zen izen zaharretik dator "aspharagos" edo "asparag" (kimua) hitzetik. Aethiopicus izenak afrikarra dela adierazte du, gehienetan hegoafrikarra, landare hau bezala. 

Deskribapena

Esparrago landare honek, lurpean sustrai-tuberkulu urtsuak ditu. 1,5 m edo luzeagoko zurtoinak gara ditzake; hasieran tenteak eta dilindariak gero. Zurtoinak oso adarkatuak dira, Filokladioak (hosto-itxurako adarrak) gehienetan bakartiak dira, linealak, 1-2 cm luze eta berde biziak. Lore zuria du, arrosa koloreko orbantxoekin; 6 tepaloduna eta matsalko motzetan eratua. Fruitu biribil gorri-gorriak ditu.

Barietateak

Asparragus aethiopicus "Sprengeri" Landare tipoaren antzekoa da, hostajearen itxura sareagoa da, filokladoak 1-6 bitarteko multzotan (gehienetan hirunaka) ditu eta 1,5-3 cm luze eta 1-2,5 mm zabal dira. 

Gaitzak eta izurriteak

Armiarma gorria: izerdia zurrupatuz, hostoak horiztatu, zimeldu eta erorrarazi egiten ditu. Hostoak maiz ihinztatzea da prebentzio onena. Eraso gogorra bada, intsektizidaz tratatu.

Zorria: hostopean eta kimu berrietan, izerdia zurrupatuz bizi ohi den intsektua da. Banaka*-banaka kendu.

Trikimailuak

Negu partean kontuz tenperatura hotzekin, babestu.

Eguzki-galdatan ez eduki. Edonola, eguzkitan badago, erruz ureztatu.

Argia maite du, ilunpe iraunkorrean ez eduki. 

3-4 urtetik behin zatitu eta lur berria jarri. 

Ongarriketa ez ahaztu. Luberri aberatsa eta ureztaketa urari erantsitako ongarri likidoa eman, izugarrizko aldea egingo du. Mardul eta distiratsu jarriko da. 

Pujak zahartu eta horitzen direnean, ipurditik ebaki, kimu berriak fara daitezen. 

Lurpean sustrai-tuberkulu urtsuak ditu eta pixkanaka loreontzi osoa hartzen dute, lurra ia desagerraraziz. Landarea atera loreontzitik eta zatitu. 

Barrukoa
Kanpokoa
Argia

Argitasun handia behar du. Eguzkitan badago, ureztaketa zaindu. 

Tenperatura
termometroa 0-25℃ artean

Negu partean 5ºC-tik gora. Udan tenperatura altu (25ºC-tik gora) eta iraunkorra kalteko du. 

Ureztaketa

Udaberritik udazkenera, lurrari heze eutsi. Noizbehinka loreontzia oso-osorik uretan sartu. Neguan gutxi ureztatu. 

Ongarriketa

Apirila eta iraila artean, bi astetik behin ureztaketa urari ongarri likidoa gehitu. 

Ugalketa

Udaberrian hazia erein edo noiznahi landarea zatitu. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora