Asteroko buletina
Hogei astez kuku, sanpedrotan mutu
Etxeko landareak

Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!

Osasunerako onurak

[Jakoba Errekondo]

Etxe barruko aireko kutsadura garbitzeko landareak

-----------------

Eraikuntzen barruan airea kutsatzen duten bost gai garbitzeko landareen jokabidea sakon aztertu zuen NASAk. Bost gai hauek: benzenoa, xilenoa, aminiakoa, triloroetilenoa eta formaldehidoa. Landareek gai horiek xurgatu eta iragazi edo filtratzeko duten gaitasuna neurtu zen. Lan horrekin airea arnasgarriagoa eta gelak espazio biziagoak eta bizigarriagoak bihurtzen laguntzen dute. Barneko landareen onurak berebiziko garrantzia du barruko ingurunearen kalitaterako.

Hona lan horretan iaioak diren landare batzuk eta bakoitzak iragazten dituen gai toxikoak:

Aloe  bera Aloe vera: karbono monoxido eta dioxidoa eta formaldehidoa. 

Azalea Rhododendron simsii: formaldehidoa. 

Bela zuria Spathiphyllum wallisii: toluenoa, benzenoa, xilenoa, amoniakoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa. 

Bihotz philodendrona Philodendron hederaceum: formaldehidoa. 

Bostongo garoa Nephrolepis exaltata: karbono monoxidoa, formaldehidoa eta xilenoa. 

Buztan lorea Anthurrium andreanum: tolueno eta xilenoa. 

Huntza Hedera spp.: karbono monoxidoa, benzenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa.

Kautxu landarea Ficus elastica: formaldehidoa. 

Leiho geranioa Pelargonium x hortorum: bakteriak atzeratzen ditu, ussain txarrak uxatu eta lokartzen laguntzen du. 

Madagaskarko dragoi zuhaitza Dracaena reflexa: xilenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa. 

Palmondo horia Dypsis lutescens: trikloroetilenoa, formaldehidoa eta benzenoa. 

Potosa Epipremmum aureum: benzenoa, xilenoa eta formaldehidoa. 

Sansebiera Dracaena trifasciata: toluenoa, benzenoa, xilenoa, trikloroetilenoa eta formaldehidoa. 

Txeflera edo aterki zuhaitza Scheffera actinophylla: formaldehidoa, toluenoa eta benzenoa. 

Urrelilia Chrysantemum vestitum: formaldehidoa, xilenoa, benzenoa eta amoniakoa. 

Xingola Chlorophytum comosum: karbono monoxidoa, estirenoa, benzenoa, xilenoa eta formaldehidoa. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora