Asteroko buletina
Prailea eta baratzea, eman gabe ez dago engainatzerik...
Etxeko landareak

Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!

Loreontziak eta landaketa

Etxeko barrurako landare gehienak bi erako ontzietan landtu ohi dira: plastikozkotan eta lurrezkotan. Landareak bietan ongi hazi ohi dira eta landarezale bakoitzak bata edo bestea hobesten du. Bien arteko alderik nabarmendu ureztaketa egiteko maiztasuna da. Plastikozko loreontzi batetik lurrezko batea (edo alderantziz) landarea birlandatzeak, ureztatze-ohiturak aldatzea du berekin.

Lurrezko ontziaren abantailak:

* Lurrak poroak ditu. Zainek errazago hartzen dute arnasa. Maizago ureztatu behar da, baina lurra nekezago lokaztuko da. 

* Astunagoa da, iraultzen zailagoa eta eusten errazagoa. 

Plastikozko ontziaren abantailak:

* Arina da eta erraz mugitu daiteke.

* Gutxiagotan ureztatu behar da.

* Garbitzen erraza da. 

Lurrezko eta plastikozko ontziez gain, badira zurezkoak, zeramikazkoak, beirazkoak eta abar. Norberak hautatu behar du, baina oinarrizkoa, drenaje ona izatea da, hau da, ontziaren azpialdeko zuloak behar bezain garbi izatea. 

Hidroloreontzia:

Ureztaketa automatiko egiten duen lorontzia da. Ontzi hauek ur-erreserba handia dute azpian eta hura kapilaritatez lurra dagoen lekura igotzen da, ureztatze-lana erraztuz.

Lurrean ur gutxi behar duen landarerik (kaktusak, eta abar) sekula ez dugu honelako ontzian landatuko; sistema honek lurra beti heze mantentzen baitu. 

Ureztaketan etenaldi edo atsedenaldi bat behar duten landareak hidroloreontzian mantentzea nekosoagoa da. Aldiz, hostsoen edertasunagatik landatzen diren landare gehienak ondo haziko dira eta ongarriketa oso erraza du, urari nahastea gehituz.

Hidroloreontzian, kapilaritatez, ureztaketa behetik gora gauzatzen denez, gatzak lurrazalean azaldu ohi dira, honen itxura sasko itsusituz. Horrek konponbide erraza du: noizbehinka lurra jorratu eta ura, hornidura tututik sartu beharrean, zuzenean lur gainera bota. 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora