Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
[Jakoba Errekondo]
Etxe barruan ditugun landareentzat aire freskoa beharrezkoa da. Aireztapenak, gure landareen osasuna aieka askotatik hobetuko du:
* Lurrin toxikoak egotzi egiten dira (berogailuarenak, pintura erabil berriarenak, eta abar).
* Zurtoinak sendotu eta gaitzekiko erresistentzia hobetu egiten da.
* Tenperatura kontrolatu eta bere onera ekarri daiteke; beroaldietan batez ere.
* Hezetasuna murriztu edo handitu daiteke premien arabera, adibidez, gaitzen erasoak eragoziz.
Aireztapena leiho edo ate bat irekiz egiten da. Sekula ez aire-korronteak eragiteko atea eta leihoa biak batera irekiz.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545