Asteroko buletina
Baratzearen opari handiena, bost zentzumenen leheneratzea da
Etxeko landareak

Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!

Birlandaketa

[Jakoba Errekondo]

Landarea etxera ekartzen dugunean edo denborarkin hazi ahala, lorontzi handiago batera birlandatu behar da. Lorea duten landareak lorontzi txikietan eduki behar dira eta birlandatuz gero, diametro 2 edo  3 cm handiagoa duen loreontzia aukeratu. Horrela, zainak estu mantenduz lorealdi oparoagoa eragiten da.

Birlandatzeko garairik egokiena, landarearen sasoi aktiboa hastera doanekoa da. Horrela lur berrian sustraiak erraz haziko dira eta pujatzea eta lorealdia ez dira zapuztuko. Euskal Herrian garai hau, landare gehienentzat, martxoa-apirila da. 

Birlandaketa pausoka

1/ Loreontzi handixeagoa eta garbia behar da. 

2/ Ontziaren drainatzeko zuloa harri edo tankerako zerbaitekin babestu, lurrari eutsi, baina urari ihes egiten uzteko moduan.

3/ Landarea lehenik dagoen lurrak heze egon behar du. Lehorra badago, sakabanatu eta zainak hautsi daitezke. Hatz artean landarearen oina hartu lurraren kontra eta loreontzia irauli. Lurra oso-osorik geldituko da.

4/ Loreontzi berrian: lur berriko geruza bat jarri eta landarearen lur zaharrean sustraiak pixka bat astindu eta askatu ondoren, gainean jarri.

5/ Lur zaharraren eta loreontzi berriaren arteko tartea lur berriz ostu eta ongi zanpatu. Lurra lehengo maila berean geldituko da. Ondoren ureztatu.

 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora