Liburu honek etxeko loreak (etxe barrua, balkoia, lorategia) hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu, baita landare hori nola ugaldu ere. Jakoba Errekondoren eskutik bertan ikasiko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
[Jakoba Errekondo]
Landare ia denek ematen dute hazia. Hazia loreak ematen duen fruituan izaten da. Etxe barruan loratzen ez dire landare ugari dugu eta horiek ondoren aipatzen diren teknika horietakoren baten bidez ugaldu beharkod dugu.
Hazia ematen duten landareen kasuan, ugaltzeko erabili nahi badugu haziari ondo heltzen utzi behar zaio. Fruitua behar bezala ontzen denean hazia helduta egongo da. Haziak ernatzeko, jeneralean, hotzaldi bat igarotzea ona da. Hozkailuan sartu edo negua bada kanpoan eduki. Hilabete pare baten ondoren ereiteko moduan izango da. Lur heze eta epel batean ereitea da onena. Hezetasunari eutsi, plastikoren batekin edo estalita. Landaretxoa 3-4 hosto dituenean loreontzi txiki baean landatu daiteke. Pixkanaka, landarea hazi ahala, gero eta handiago batean birlandatuko dugu.
Hazitik sortutako landareak ez du bertan hazi hori eman zuen landare amaren berdina izan. Aita ere tartean da, amaren lore emea ernaldu zuen polena sortu zuena eta hura zeharo desberdina izan daiteke. Bi horien, amaren eta aitaren, nahasketatik zeharo berria den landare bat sortu daiteke: tamainaz, eitez, lorearen kolorez...
Landare baten berdin-berdinak diren ondorengoak sortu nahi direnean, ondorengo ugalketa hauetakoren bat erabili behar da. Horietatik amaren kopia berdin-berdina lortuko dugu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545