[Jakoba Errekondo]
Landarea garbitzeko uste baino lan garrantzitsuagoa da. Hautsa oso kaltegarria da:
* Hosto gainean osatzen den hauts-geruzak landareak jasotzen duen argi-kopurua asko murrizten du eta ezin da ondo elikatu.
* Arnasketa bermatzen duten estoma edo zulotxoak ixten ditu.
* Hostoen itxura itsusitzeaz gain, inguru industrial eta hirietan hautsak osagai kimiko poluitzaileak izan ditzake nahasirik.

Hostoetan biltzen den hautsa nola kendu:
* Urez, espraiarekin edo belakiaz igurtziz. Hauts asko pilatu denean, lehenik oihal lehor batez garbitu eta ondoren belaki bustiaz igurzti.
* Ilea edo arantza duten landareak (begoniak, kaktusak eta abar) isipu edo brotxa batez garbitu behar dira.
* Hosto berri eta gazteak ez garbitu.
* Hostoak ez zanpatu edo estutu.
* Produktu distiratzaileak, ahal dela ez erabili. Ez dute garbitzen, osagai kaltegarriak izan ditzakete eta gero bere gainean hauts berria errazago itsatsiko da.
* Esnea, ozpina, garagardoa, oliba-olioa, eta abar ez erabili; garbitu ondoren hauts gehiago bilduarazten baitute.