Asteroko buletina
Urrian eta azaroan hego haize.

Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkituko duzu.
Garbiñe Larrearen eskutik gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak ikasiko dituzu.

Nola zaindu

Malba toki hezeetan hazten den sendabelar basatia da eta bere haziak ez dira saltzen. Bide bazterretan ikusten dugunean, aitzurrarekin atera eta gure sendabelar baratzera lekuz aldatzea proposatzen dugu.

Ongarriketa urtean bi aldiz egitea gomendatzen dugu. Udazkenean, sendabelarrak kimatu ondoren, negurako prestatzeko eta udaberrian, jaiotzen diren kimu berriak indartzeko. Ongarriketa egokia eginda lurra osasuntsu mantentzeaz gain sendabelarrak elikatuko ditugu. Simaurra eta luarra aukera onak dira, baita lekaleak beratzen edukitako ura ere. Gehiago jakiteko Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea (ARGIA, 2015) liburuko "Ongarriak" atala irakurtzea gomendatzen dugu.

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora