Asteroko buletina
Azaro, azaro, erein eta itxaro.

Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkituko duzu.
Garbiñe Larrearen eskutik gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak ikasiko dituzu.

Jaso

[Garbiñe Larrea]

1. Biltzen eta lehortzen lanak hartu eta gero sendabelarra egoki jaso behar da, bestela uzta azkar hondatuko baitzaigu. Lehortzerakoan bi etsai genituen eta hemen ere horiexek ekidin behar ditugu: argia eta hezetasuna. Hirugarren etsai bat gehitu behar dugu: airea. Sendabelar lehortu berria argiak eta aireak oxidatu egiten dute eta hezetasunak, berriz, usain txarra ed onddoak sorrarazi. Hau ez gertatzeko metalezko lata edo kaxak erabiltzea da modu bakarra; izan ere, ontzi mota honetan beti ilunetan eta hermetikoki itxita egongo da. Orain arte metalezko tapa erroskaduna duten kristalezko ontziak birziklatu eta berrerabili badituzu jarraitu hori egiten, baina kontserbak egiteko. Sendabelarrak jasotzeko te dendei erreparatu behar zaie eta metalezko latak erabili. 

2. Latari etiketa ipiniko diogu sendabelarraren izena eta lehortutako data ipiniz. Urtebeteko bizi balioa dute ia gehienek, hortik aurrera indarra eta eraginkortasuna galtzen joango dira. Urtean urtekoa biltzen saiatuko gara, beraz. 

3. Tradizioari jarraituz, sendabelar zaharrak San Juan sutan erretzea proposatzen dizuegu; "To zaharra eta ekarri berria!" esanez. Hala, hustu berri ditugun lata horietan sendabelar berriak sartzeko tokia egingo dugu. 

 

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora