Liburu honetan 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkituko duzu.
Garbiñe Larrearen eskutik gure egunerokotasuna aberasteko balioko diguten ezagutza praktikoak ikasiko dituzu.
[Garbiñe Larrea]
1. Zenbat eta gerutagokoa hobeto, hau da, gure baratze, lorategi, balkoi edo bizi garen herrian bertan, mendian, bildu badugu hori da sendabelarrik onena guretzat baina posible ez denean erosi egingo dugu. Erostera joan aurretik gure inguruan duguna ezagutzea eta biltzea aholkatzen dugu hala ere, hori baita lehenesten dugun aukera. Erosterakoan, sendabelarra nongoa den jakitea ezinbestekoa da, hala gertuko den marka bat hautatuko dugu. Azken urteotan atzerritik sendabelar asko ekartzen da, internet bidez marka berri asko agertu direnetik are gehiago eta askotan kalitatea eskasa izan ohi da.
2. Sendabelarra poltsan edo ontzian noiz sartu den begiratu behar genioke, hala, urtebete baino gehiago poltsan edo ontziratuta daraman sendabelarrik ez erostea gomendatzen dugu. Indarrik gabeko sendabelar zaharturik ez genuke erosi behar.
3. Sendabelar ekologikoak erosi ahal dela. Printzipio aktiboak eta propietateak behar ditugu; ez bestelako osagai txarrik.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545