Apiril euritsu, urte belartsu.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Galdetu Jakoba Errekondori
Mahastia euritan podatu
2026-03-06 12:49 | mikel

Kaixo Jagoba. Mahatsaren poda burutzeko asteazken goizetik larunbatera bitartean apuntatuta daukat egun gomendagarri bezala. Nire ideia da gaur arratsaldean egitea baina eguraldi honekin... Zer lehenetsiko dut? Eguraldia ala egun gomendagarriak? Euriarekin podatu daiteke? Eskerrik asko


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 18:40

Nik egunei eutsiko nieke ahal bada. Hala ere 11 arte ilbehera da. Hobeak dira 7 artekoak baina 11 artekoak ere ez dira txarrak. Euritan ere lasai asko inausi. Mahatsondoak baino gehiago sufrituko duzu zuk.

Gaur arte erantzundakoak (1223 galdera-erantzun)

EGUNON , HIRE IRITZIYE JAKITIE NAHIKO NIKIK ALDAXKA BIDEZKO CONIFERAN HAZKUNTZAN ETA ZE GARAITAN EITIE KOMENIKO UKEN.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 18:57

Ez diat ezagutzen inor prueba hori egin dikenik. Hi izango hitzakek niretzako lehena. Beraz saiatu. Kriptomeriak egur gogorra dik, eta aldaxkak egiterakoan adar berria edo gazteenaren mugatik moztuko nikek. Eta hormonakin lagundu. Onena apirileko ilbehera, 1etik 7ra, eta sustrai eguna 1; hurrengoa21 eguerditik maiatzaren 5 eguerdira., eta sustrai egunak apirilaren 28, 29, 30 eta maiatzaren 1 (17:00 arte). Lurpean izango den parte guztian zauri arin arinak egin eta hormonakin igurtzi lurpera dijoan zati hori dena eta beheko zauria. Gero ere ureztatzerakoan tarteka hormona ttantta bat nahasi urari. Itzaletan eta lurrari heze eutsi.

Ostolapaitza galtzeko noiz moztu behar da? Edo ze modutara galdu daitteke? Beti ere kimikorik erabili gabe nahiko nuke galtzea.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-02 21:00

Hostolapaitza galtzeko moztu eta moztu beste aukerarik ez dago. Noiznahi moztu dezakezu, baina beti ilgoran izan dadila. Ilgora guztiak onak dira, baina kalte handiena egiten dietenak egun luzeenetakoak dira, maiatza, ekaina eta uztailekoak. Loratzen behintzat ez utzi; aipatutako sasoi hori baino lehenago loratzera badoa gupidarik gabe moztu.

Baratza sail dexentea daukat, lur ona eta ondo jandakoa. Aurten ezin izango det dena landu, balo ez det nai belar txarrez estalia ikusi 1. Zer landatu dezaket lurra estaltzeko ta belarrari eusteko ? 2. Arbia erein ezkero etorriko zait ? Eskerrikasko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 18:56

Nik uste dut aukera onena alpapa duzula. Arbia abuztuaren erditik atzera ereiten da eta arazo handiena hura baino lehenago duzu. Alpapak lur saila estaliko du, nahi adina aldiz moztu dezakezu eta landareen azpitarako, animaliei jaten emateko, luarrari nahasteko eta abarretarako balio du.

Kaixo Jakoba, Belagia den lursail batean baratza zati bat egin nahi dut. Lurrari buelta ematea ona ez dela ikusita, nola prestatu dezaket lurra? Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 19:06

Belarra azpi azpitik desbrozadorarekin moztu eta nahi baduzu errotabatorra arin arin pasa. Errotabatorra gabe ere berdin da. Jarri lur gainean kartoia, kartoi arrunta, ahal bada tintarik gabekoa. Ondo estali landuko dituzun lur zatiak eta tarteak utzi zu ibiliko zarenak. Kartoia ondo ondo busti eta gainean jarri ahal duzun materia organiko gehien, gutxienez 8-10 cm simaurra, luarra, orbela… Horren gainean lan egin

Otsaileko hilbehera pasa zait. Noiz kimatuko ditut larrosak? Iaz gorniak oso goiz jo zituen. Kimatu ondoren tratamenduren bat egitea komeni da? Eskerrik asko, Jakoba

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 19:12

kaizarnaletamendia@gmail.com

Kaixo berriro ere Jakoba, Lehenengo eskerrak eman lehengo egunean erantzuteagatik baiña gustatuko litzaidake jakitea apirilean zeintzuk diren egun aproposak sagardoa enbotellatzeko. Mila mila esker Jakoba!!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-06 19:21

Botilaratzea ilbeheran egin behar da eta ahal izanez gero sustrai egunean. Apirilean ilbehera 1etk 7ra izango da eta 21 eguerditik maiatzaren 5 eguerdira. Sustrai egunak hauek izango dira: apirilaren 1, 28, 29 eta 30erta maiatzaren 1 (17:00 arte).

Aurreko urtean buganbilla landatu nuen terrazako loreontzi batean. Buganbilla urtero kimatzea komeni da? Noiz eta nola? Udaberri hasieran uste dut, baina badaezpada

3 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-24 21:21

Lehen urteetan ez da kimatu beharrik, hobe da toki berrira nola egokitzen den ikustea. Loreontziaren tamainaren arabera nola hazten den da gakoa. Buganbila ondo hazi eta loratzeko janari asko behar du, inausketa baino garrantzitsuagoa da ondo elikatuta edukitzea. Ez badu kimu indartsurik ematen handitu loreontzia, eta ahalik eta handiena jarri, hala ere txikia izango du.

Arantxa-ren erantzuna
2026-02-24 21:34

Eskerrik asko hain azkar erantzuteagatik. Diozun bezala ondo elikatuta edukitzeko, ongarri asko jartzea komeni orain eta udaberri/udaran?

Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-26 12:22

Bai. Urtero udazkenean edo neguan simaurra edo luarra jarri lurgainean. Toki gutxi badago lur pixka bat kendu eta simaurrarekin bete. Urtero. Eta gero ureztatzen duzun bakoitzean lorearentzako aproposa den ongarri likido pixka bat nahasi urari. 

Kaixo, Jakoba. Gasteiztik hurbil hainbat frutarbola ditut. Gereziondo eta aranondoak altuegiak egiten ari dira eta puntak kimatu nahiko nizkieke, baina entzun dut ez dela hezurdun fruituen arbolak kimatzea komeni... Zer gomendatuko zenidake? Eta kimatzekotan noiz litzateke garairik onena? Bestalde sagarrondoak, madariondoak etab. kimatzeko zeintzuk dira egunik aproposenak? Mila esker!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-25 15:57

Hezurdunak ez kimatzea da onena. Gaitzak erraz harrapatzen dituzte eta hori ekiditeko egokiena horrela da. Nahi baduzu ilgoran hartu adarrak era okertu, makurtuarazi. Horrela indarra galtzen dute eta fruitua ematera joko dute. Sagarrondo eta madariondoak izerdi berria etortzen denean, martxoko ilbeheran, eta ahal baduzu sustrai egunetan (aurten 4, 5 goiza, 6 eta 7) eta berdin gorako adarrak ez kendu, adar zurgatzaile edo txupoi gehiago ateratzea eta fruitu gutxiago ematea nahi ea baduzu…

Kaixo Jakoba, Zer moduz? Lehengo urtean bezala galdera bat egin nahiko nizuke. Sagardoa embotellatzeko zein da egun aproposa? Mila esker

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 17:00

Aurten martxoaren 4, 5, 6 eta 7 izango dira.

IEUP! Galdera bi dekotez, bata: - nik ez dot kimikorik botaten, erabilten dotezenak dire: azeri buztana, asune, jaboi potasio+neem olioa eta bacillus thuringesis. Galderei hurrengoa da, bacillusa bakarrik bota bida Edo jaboiegaz nahastuta. Bakarrik bota bida zenbat egun pasa bidire? Eta asune eta azeri buztana ze da hobeagoa batera bota Edo banan banan?]} - bigarrena, martien egun egokienak tomatie ereiteko? Mila esker ta pozik bizi!!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 16:22

Tratamenduetan Bacillusa eta beste edozein intsektizida beti xaboi potasikoarekin nahasita botatzea komeni da. Eta ondo esanda, edozein tratamendu (fungizida, edo beste) ere beti xaboiarekin eman beharko litzateke. Xaboia bera intsektizida da, intsektuen azaleko koipe babeslea erauzten du eta hiltze bidean jarri. Bestetik tratatzen dugunean likidoa landaretik tantaka erortzea eragozten du eta landarearen azalean barrena irristatu eta txoko guztietara iristea errazten du. Bacillusaren tratamendua errepikatzeko ez dago arazorik, baina tentuz egin behar da, intsektu “kaltegarriak” bezala onak ere hilko baititu. Asuna eta azeribuztana biak batera bota ditzakezu, lasai asko.

Tomatea ereiteko egun egokienak ilgora eta fruitu egunak dira. Martxoan ilgora 12tik 24ra izango da, eta fruitu egunak 12, 13, 14 (eguerdira arte) eta 21 (19:00 arte)

Uda amaieran eta udazken hasiera tartean oloa erein nuen ongarri berde moduan. Metro erdiko altuera du orain. Zer egin da nire galdera. Moztu eta bertan usteldu? Zapaldu eta gero gainean landatu? Rotabatorea pasa? Mila.esker

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 16:35

Loratzera jotzen duenean erabaki behar duzu zer egin. Batetik moztu eta animalientzako janaria izan daiteke, gero simaurretan bueltan etorriko da lurrera. Bestetik moztu eta bertan utzi daiteke eta rotabatorearekin lurrari azalean nahasi, usteltzea azkartzeko kare pixka bat nahasi lurrari eta landatu. Beste aukera moztutakoan kanpora atera eta pilan usteltzen utzi, luarra edo simaurra bezala.

Kaixo! Urtarrilean pagoak eta haritzak landatu genituen. Orain 120 zentimetroko tuboak jartzen ari gera orkatzengandik babesteko. Tuboak jartzerakoan, batez ere pagoak estu antxean geratzen dira. Landareek 3 urte eta 60 zm eta 90 zm artean dituzte. Tuboan ain estu ez geratzeko adartxo batzuk mozten ari gera. Eztakit landareak ain gazteak izanda ondo egiten ari garen… Edo tubo barruan estu daudela ere ondo etortzen dira…?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 16:57

Haritzarekin ederki. Baina pagoak tutu horien barruan ez dira ondo etortzen. Urtetako esperientziarekin ikasi dugu hobe dela ezer ez jartzea eta sasia garbitzerakoan non dauden jakiteko hesola bat jartzen zaie, desbrozadorarekin ez jotzeko.

Kaixo. Badakit pistatxo landareak urtero kimatzen dituztela. Nere galdera da ea mahats landarak bezala beharra dutelako den edo produkzioa eta ustiaketari begira egindako ekintza den. Nafarroan dauzkat dozena bat landara eta ez dakit nola jokatu. Mila esker eta aioooo¡¡¡¡

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-23 16:55

Fruitu arbola guztietan bezala ohiko kimateka lanak arbolak ekoizpen handiagoa emateko helburua dute, nagusiki; bide horretan baita ere forma, eusteko gaitasuna eta abar nahi dira lortu. Ez baduzu bide horretan eta bere lanetan sartu, hasieran forma irekia eman, enborreko altsumak kendu eta kitto. Aurrerantzean elkar jotzen duten adarrak, ihartutakoak eta abar kendu beharko dituzu.

Kaixo, Jakoba: Meloia landatu nahi dugu aurten, eta jakin nahi genuke zein barietate moldatzen den ondo Oñatiko klimara. Negutegian jartzea komeni da, ala baratzean bertan? Eta noiz landatu beharko genuke? Eskerrik asko, Maite

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-22 11:02

Meloiak nahitaez hiru gauza behar ditu: tenperatura altuak loreak eman eta ernaltzeko, argi asko eta lurrean hezetasu¡n gutxi baina sekula lehortu gabe. Nik negutegian bertan egingo nuke eta hala ere ziklo motzeko barietateren bat “Melon de oro de Ontinyent”, “Saramir” eta “Khorum”, adibidez. Garrantzitsua da lurra ondo ongarritua izatea, simaur edo luar asko eskatzen du eta bai ala bai ondo ondua. pH neutroa ere eskatzen du eta beraz, behar bada, karea eman. Bizi Baratzea liburuan meloiaren fitxan honela jarri nuen: “Meloiak hazitik zabaltzen dira. Hazia ernatzeko lurrak 15ºC-tik gora egon behar du. Udaberrian apirilean egokiena (negutegirako martxoan ere egin dezakezu). Nahi izatera lurrean bertan erein, edo ontzi batean eta ondoren baratzean aldatu. Egun batez uretan beratu haziak, hurrengo egunean 2-3 cm lurpean sartu. Ontzitik baratzera aldatzean kontuz sustraiei kalterik egin gabe. Landare ahula da eta bere lur puskarekin mugitu”. Bestelako informazio guztia, trikimailuak eta abar ere bertan dituzu.

Erretrapua egiteko intsusaren bigarren azala noiz bildu behar da?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-19 18:21

Garbiñe Larreak bere “SENDABELARREK DAKITENA” ederrean honela dio: “Udaberrian hostoa atera baino lehen moztea da onena, bestela udazkenean hostoa joandakoan”

Egun on. Urtero negua bukatzean pikondoak kimatzen ditut azken urteko adarrak. Aurten puntetan erne muinak bota dituzte, konturatu orduko. Ahal ditut kimatu hala ere, ala hurren urte arte itxaron.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-19 15:01

Kimatu lasai. Hobe da izerdia mugituta dagoenean kimatzea, izerdi horrek zauriak azkarrago itxiko ditu. Inausketa udazkenean edo neguan egiten denean sortzen da arazoa, zauria udaberrira arte irekita egongo da, eta batez ere pikondoa bezalakoetan, adarra barrutik hutsa dutenetan. Nahi baduzu adarrak ugaltzeko erabili, lurrean zulo luze bat egin aitzurrarekin eta muturra bistan utziz adarra bere luzera osoan sartu. Zanpatu eta lehen udan ureztatu. Oso erraz itsasten da.

Kaixo atsaldeon!!! Mugurdi saila kimatzeko garaiz al nailek??? Ta ze komeni dek, azpi azpitik ebaitzea eo erdiparetio??? Adar luze eta arku estilokoak dituzte fruta eman zuteneko pisuak eragindakoak. Aio ta aldez aurretik eskerrikasko!!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-18 15:19

Ez habil ez berandu. Hurrengo ilbehera aprobetxatu eta sustrai egunak badituk hobe. Martxoaren 4, 5, 6 eta 7 alegia. Mugurdi ezagunen eta hedatuenen inausketa sinple samarra dek: iaz fruitua eman ziteken adar luzeak okertuta egongo dituk. Horiek behe-behetik moztu eta adar berri gazteak osorik utzi. Behetik moztutakoek adar indartsuak emango dizkitek, muturrean loratu eta fruituekin jantziko ditukenak.

Kaixo, hirian kokatuta dagoen baratzeko bankaletan (baxuak dira, enborrez inguratuta) urazak jartzen ditudan aldiro norbaitek jan egiten ditu: arratoiak? untxiak? Zer egin hauek uxatzeko edota laboreak babesteko? Bestalde, beste bankal batzuetan landareen sustraiak jaten dituzte ere, sagarrondo gazte batzuena eta beste. Lurrean tunel gisakoak ikusten dira bankal hauetan. Zer izan daiteke, satitsua agian? Eta zer egin hauek uxatzeko? Mila esker!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-18 12:15

Uraza oso jaki preziatua da. Edozein animaliak jaten dituzte. Nire iritziz, hala ere, gauez egin ezazu buelta bat argitxo batekin eta hor topatuko dituzu jale gose horiek: bareak eta barraskiloak. Horrelako baratzeetan ugari biltzen dira. Inguruko egur edo enborretan ezkutatzen dira eta gauez atera. Sustraiak moztu eta ihartzen badira, lur azalean bizi den har grisa da. Ihartzean inguruko lurra pixka bat mugitu eta laster ikusiko duzu.

 

Sustraiak jaten dituen hori sataina izango da, lur azalean galeriak egiten dituzte eta sustrai, erraboila, hazi, tuberkulu eta abar jaten dute, sarraski handiak eraginez. Fruitu arbolak ere eraitsi ditzakete sustraiak janez… . Ez da erraza uxatzea. Zenbaitek zuloetan gasoilez bustitako papera edo traputxoak jartzen dituzte. Garrantzitsuena inguruko belarrari motz-motz eustea da, gaueko harrapariek mugitzen ari den lur hori ondo ikusi dezaten. Harrapari horiek erakartzeko geldi lekuak, hesola altuak adibidez, jartzea komeni da.

Egun on, Jakoba: Artea zein garaitan landatzea komeni da? Garaiaz gain zerbait gehiago izan beharko genuke kontuan? Eskerrik asko!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-17 18:42

Arteak neguan ez du hostoa galtzen, beraz neguaren gogorrena igaro ondoren landatzea komeni da. Martxoko edo apirileko ilbeheran. Artea ondo bizi eta hobeto hazteko, beste zuhaitzekiko tarte handia behar du. Eta, batez ere eguzki-begia edo eguzkiak ondo jotzen duen tokia maite du, hegoaldera begira.

Egun on Jakoba,
Nere izena Lola da ta Artesana naiz, arto ostoakin eta arta aleakin lana egiten det.
Urbiltze naiz galdetzeko ia arta aleari bere bitxoa o tximeletatxoa ez ateratzeko zer egin o ze komeni izetean...
Milesker

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-13 13:41

Onena izozkailutik pasatzea da. Etxera ekartzean, ahalik eta azkarren, ontzi edo poltsa hermetikoetan sartu eta izozkailuan sartu 2-3 egunez; horrela arte aleen artean dauden sitsak, harrak eta arrautzak hil egingo dira. Gero atera baina erabili behar dugun arte ez ireki aleak dauden ontzi edo poltsa horiek, bestela berriro sitsa etorri daiteke. 

Kaixo! Jakin nahi genuke mimosa noiz landatu. Pentsatu dugu ugaltzen ez den mimosa erostea gerora zabaldu ez dadin. Bestetik, durangoko azokan buletina jasotzeko emailak eman genizkizun, baina ez dugu oraingoz ezer jaso. Eskertuko genuke zerrendan sartzea. Eskerrik asko!!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-13 13:56

Mimosak ez du neguan hostorik galtzen, eta neguan bertan loratzen da. Ondoren landatu behar da. Kimuak loraldiaren ondoren haziko dira eta orduan landatu. Martxoko ilbehera izango litzateke onena.

"Sagar loreak heldu dio" esapidea zuzena da loretik fruiturako urratsa eman duela esateko? (Oiartzunen erabiltzen dugu baina...Kazkabar erasoarekin lorea ez dela galdu adierazteko, adibidez)

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-10 13:54

Bai, bai. Nire iritziz ondo esana dago. Eta ederki adierazten du gertatzen dena.

Ieup!
Zezeilen piperrak eta tomateak erein gure dotez eta jakin gure dot ze egunek direzela hobienak, ilargi kontuek.
Mila esker eta pozik bizi!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-10 10:04

Tomatea eta piperra ereiteko ilgorako fruitu egunak dira egokienak. Zezeila edo otsailean hauek izango dira: 13 (21:00 arte), 22 (15:00 arte) eta 23 (18:00 arte).

Arratsalde on! Kuiatxoaren haziak ditut gordeta aurten ereintzeko asmoz. Noiz izango litzake datarik egokiena?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-09 11:09

Kuiatxoa apirilean eta maiatzean ereiten da. Komeni da ilgoran eta fruitu egunean ereitea. Aurten apilirean ilgora 8tik 21 eguerdira izango da, eta fruitu egunak 8 arratsaldea, 9, 17 18:00etatik atzera eta 18 izango dira. Maiatzean ilgora 5 eguerditik 18ra izango da eta fruitu egunak 6, 7, 15 eta 16.

Egunon,ihartuko oteda itxura hartzen zoat arteari.Zer egin zezakeat arte hau indartzeko.Kalean ,baño,leku eguteran zeok.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-09 11:11

Ihartuta ez ziok, baina ia-ia. Zerbait gogorra gertatu dek hor. Ur falta izan zitekek. Bestea inguruko belarra desbrozadorarekin mozterakoan behe-beheko azala harrotu eta zauriak egitea. Garai desegokian landatzea… Horiek etortzen zaizkidak. Zer egin? Urarena edo desbrozadorarena bada zuzendu… eta lagundu ongarri organikoarekin.

gora