Zozpolak dirudi bere egurra eta egurrak ezkurra

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Sahatsa landatzeko berandu?
2026-05-11 19:05 | Olga

Kaixo ! Adarra mendian gure anaiaren errautsak zabaldu genun tokian, landatu genun gorostia, baina, iyartu zaigu eta jakin nahiko genuke ia garaiz gabiltzan sahats bat sartzeko haren ordez.....???? Eskerrik asko !


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-11 19:13

Sahatsa landatzeko berandu samar da. Hala ere aukera bat legoke baldin eta landarea ontzian balego; landatzerakoan sustraiak ez hausteko, oso osorik jartzeko, alegia. Hala ere orain landatuz gero aurten maiz joan beharko zenukete ureztatzera, euririk egin gabe 5-6 egun diren bakoitzean. Zuek ikusi lan hori hartzeak merezi dizuten edo gainontzean azarora itxaron eta orduan landatu.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora