Eguzkiak erretzen badu urtarrila, oazi laster zakuaren bila

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Gliziniaren inausketa
2026-06-01 13:06 | Ruth Etxebeste

Egun on Jakoba, glizinia zuhaitzak ditugu baratzearen inguruan alanbrean barrena ingurua itxitzeko. Aurten ateratzen ari zaizkion punttak mozten ari gara, horrela osto gehiago aterako dituela uste dugulako. Horrela da? Ez dio kalterik eginen? Aldi berean moztu ahala ohartu gara loreak ere ateratzen zaizkiola. Eskerrik asko!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-06-01 16:26

Ez moztu oraingo hasierako kimuak. Bai, hostoa bakarrik ikusiko duzu, baina hazten ere utzi behar zaio. Loraldia iazko adarretan ateratzen da. Oraingo kimu horien hazkuntza handia apaltzen denean orduan da moztu eta forma emateko sasoia.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora