Urrian eta azaroan hego haize.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Mahastia kaskartzen
2026-05-25 21:05 | Mikel

Mahastia oso indartsu izan dut orain arte. Egoaldera begira dut (elorrio) eta terrazan aterpe eta itzala egiten digu. Azken 3 urteetan bezala kaskartzen hasi da... zer egin dezaket.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-27 19:55

Nik uste dut gorrinak harrapatu dizula mahatsondoa. Ez da berri ona. Oso zaila da kentzea eta suerte handiarekin zabaldu gabe eustea  izango da helburua. Tratatu astero xaboi potasikoa, azeribuztan ura eta salda bordelesarekin. Salda beharrean ekologikoan erabiltzen diren beste kobre formula batzuk topatzen badituzu, horiekin txandakatu. Hurrengo urtean kimuak irekitzen hasi ordurako hasi tratatzen…

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora