Lizarra txikia utzi nahi ....
2026-05-21 17:42 | OLGA
Kaixo 3 urteko lizar bat dakagu baratza koxkor batetan... eta hazten utzi diogu nahi dugulako hamakari eustea ... Baina ez degu goraka haztea nahi... Ahal den "enanitoena " mantentzeko zer egin behar diogu ??
Lizarra arbola handia egiten da, oso handia. Txikia mantentzeko nahitaez inausi egin behar duzu. Sustraiak gero eta handiagoak izango dira eta emango dituen adarrak ere bai. Moarratuta mantendu beharko duzu. Adibidetarako artzain borden aldamenean izaten direnak, argimutil edo “kandelabro” forma duten horiek. Urtero-urtero otsail-martxoan adarrak moztu behar dira.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.