Baratzezaina bazara, zeure curriculumean beti jarri ahal izango duzu: "Landare Managerra".

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Galdetu Jakoba Errekondori
Berbena
2023-08-02 09:44 | Koldo Akizu

Noiz eta nola jaso daiteke berbena?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2023-08-02 16:21

Sendabelar guztiak bezala berbena ere loraldiaren hasieran bildu behar da. Orduan du energia gehien zuztarrean eta hostoetan, Gero loreetara, fruituetara eta hazietara bideratuko du. Guri hostoak eta zuztarrak komeni zaizkigu, horiek erabiltzen baitira. Beraz lehen loreak irekitzera doazela edo irekitakoan bildu. Onena ilgora da eta ilgoraren barruan hosto eguna. Zenbaitek landareari tira eta sustrai eta guzti biltzen dute. Onena moztea litzateke, berritzeko aukera izan dezan. Lehortzeko egokiena toki ilun eta lehor batean jarri, zintzilik edo paper baten gainean. Ondo ohartu denean ontzi itxi batean jaso daiteke. Bide horretaz informazio zabala duzu Garbiñe Larrea Iturralderen “Sendabelarren dakitena” liburu mardulean.

Gaur arte erantzundakoak (116 galdera-erantzun)

Iratzea noiz moztu galdetu nizun ta dataknerantrzun zenizkidan . Lehembiziko egunak ekainaren 1.2.3.eta 4 esan zenizkidan. Nik galdetu nizun noiz asten ziren ekainean ilargiak. Iraingo galdera da maiatzwko 30 eta 31 ere egun onak diren iratze horri lehenbiziko mozketa egiteko

2 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-27 19:46

maiatzean ez

Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-27 19:47

Maiatzeko egun horietan ez

Maiatzaren 31a hilbete bada, nola Aste osoa ilbehera?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-25 18:26

Ilargi betearen ondoren ilzahar hasten da, Ilargi berrira arte; eta Ilargi berriaren ondoren ilberri hasten da hurrengo Ilargi betera arte. Ilbehera eta ilgora beste ziklo bat dira, ilargiaren orbita goruntz edo beheruntz ari dela esaten duena.

Nola nahaztu, jabón potásico delakoa, Neen olioa, eta Bacillus, bai tomate landarei, eta euli txuri duen, zugaitzari, limoneroa eta abar.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-17 17:34

Xaboi potasikoa 10 gr erantsi ur litro bakoitzeko. Ondoren bai Neem eta bai Bacillus bakoitzak bere ontzian dakarren gomendatutako dosia, jeneralean 100 litrorentzako zenbat nahasi esango dizute. Proportzioa atera prestatu behar duzun litro kopururako.

Kaixo, zelai batean garoa kendu nahi dut. Otsailean karea bota nahi nuen baina azkenean ez nuen bota. Noiz botako zenuke? Hilgoran moztu ondoren? Eta ongarritu noiz?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-14 11:26

Garoa ez duzu kenduko karea zabaltze soilarekin. Lurpean sustrai berezietan erreserba handiak izaten ditu. Lehenik moztu eta moztu egin behar duzu. Ilgora bakoitzean moztu iraila arte. Lehen mozketa egiten duzunean orduan zabaldu karea, 200 gr/m2. Kare bizia eta kozkorra izan dadila, ez hautsa. Ez duzu, hala ere, lehen urtean kenduko, ahuldu eta atzeratu bai, baina hurrengo urteetan ere jarraitu beharko duzu. Ongarriketa ahaztu. Ongarriak garoa indartu egiten du, beraz zure mozketen eta karearen lanak alferrik izango lirateke.

Kaixo Jakoba, Sail batean garoa galtzea nahi dut eta jakin nahiko nuke ea garoa galtzeko nooz diren egun onak. Egun hauetan jotzea ona da? Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-25 15:13

Galtzeko onena ilgoran jo eta ebakitzea da onena. Ilgora eraginkorrenak maiatza, ekaina, uztaila eta abuztukoak dira. Maiatzekoa 5 arratsaldetik 18ra, ekainekoa 1etik 14ra eta 28tik uztailaren 12 artekoak izango dira eta uztailaren 26tik abuztuaren 8ra. Mozteaz gain, karea zabaltzeak garoa atzeratzen laguntzen du.

Kaixo Jakoba; Belaze batean mando belar deitzen diogun belar ugari daukagu. Hau galtzeko, noiz ebakitzea da egokiena? Eskerrik asko!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-24 16:22

Mando-belarrak (Centaurea juncea) sustrai handia du, sakona, eta erreserba handiak pilatzen ditu bertan. Erreserba horiek ahitzea da helburua. Horretarako moztu eta moztu, beste aukerarik ez dago. Berritzen denean landare berriak ez dezala erreserba hori osatu; moztualdiero indarra galduko du eta azkenean bukatu. Mozteko sasoi kaltegarriena ilgora da. Onena ilgoraero moztea litzateke. Datozen lau ilgorak dira urteko onenak, beretzako kaltegarrienak. Maiatzekoa 5 eguerditik 18ra. Ekainekoa 2tik 14ra. Ekainaren 29tik uztailaren 12ra. Uztailaren 26tik abuztuaren 8ra. Kareak mesede egiten dio, beraz ez erabili.

Esangonahal zenidake maiatza ekaiña uztailla tababuztuko hilgorak noiz diren bellar txarrak mozteko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-16 15:21

Maiatzaren 5etik aguerditik 18ra. Ekainaren 2tik 14ra. Ekainaren 29tikuztailaren 12ra. Uztailaren 26tik abuztuaren 8ra.

Nola prestatu beharko nuke asun ura? Zenbat denbora eduki fermentatzen? Eskerrik asko erantzuteagatik

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-13 19:42

10 zenbakiaren formula da. 10 litro euri ura. Metalikoa ez den ontzi batean jarri. Kilo bat asun zarba fresko erantsi eta nahasi. Zakarrik ez sartzeko estali, baina airea sartzen dela. 10 bat egunez makil batekin fuerte irabiatu edo nahasi. Aparra edo bitsa sortuko du. Aparrik sortzen ez duenean egina dago. Agian 9. eguna edo 12. eguna izan daiteke. Erabiltzeko horko litro bat 10 litro ur garbiarekin nahasi.

Jakin nahi nuke Nola egiten den Mila esker

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-11 15:40

10 zenbakiaren formula da. 10 litro euri ura. Metalikoa ez den ontzi batean jarri. Kilo bat asun zarba fresko erantsi eta nahasi. Zakarrik ez sartzeko estali, baina airea sartzen dela. 10 bat egunez makil batekin fuerte irabiatu edo nahasi. Aparra edo bitsa sortuko du. Aparrik sortzen ez duenean egina dago. Agian 9. Eguna edo 12. Eguna izan daiteke. Erabiltzeko horko litro bat 10 litro ur garbiarekin nahasi.

Kaixo Jakoba, piñua bota berri dugu lursail aldapatsu batean eta pista zabaldu den tokitan lur pareta oso ahulak daude itxuraz, jakin nahiko nuke bertako zuhaitz/zuhaixka zerrendatxo bat egitea ba ote dezun edo gida libururen bat existitzen den pareta hauei eusteko egokienekin.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-04-11 15:31

Nire iritziz azkar hazten diren zuhaitza txikiak dira egokienak. Onenak, zalantzarik gabe, sahatsak eta zumeak. Baita lizarra handia ere, milazka edo tamariza, makala eta otsalizarra ere.

Lursail baten barrena ondoko lursailera erortzea ekiditeko zuhaitzak landatzea pentsatzen ari gara. Zein zuhaitz edo landare izango litzateke horretarako egokiena? Eta zenbateko tartea beharko litzateke batetik bestera? Eguzkiak eguerdi-arratsaldetik aurrera jotzen du bertan. Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-30 21:14

Nire iritziz azkar hazten diren zuhaitza txikiak dira egokienak. Onenak sahatsak eta zumeak. Baita lizarra handia ere, milazka edo tamariza, makala eta otsalizarra ere.

 

Aupa Jakoba, Burgoseko iparraldean bizi naz. Hemen neguak Euskal Herrian baino pizkatxo bat luzeagoak dira, apirilean oraindik izozteak daukaguz. Klimaren arabera, zure agendako urteko lanak, zenbat atzeratu behar dodaz?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-10 14:36

Agendan gutxi gorabehera kontutan hartzen dugu tarte hori. Pentsatu antzeko egoeran daudela Euskal Herriaren hego muturreko lurraldeak. Hala ere negu partean ilargi bat edo hilabete bat atzeratu daiteke, eta uda partean, beroagoa den sasoian, alderantziz, aurreratu.

Kaixo, Jakin nuke hilabete honetan, martxoan, noiz hasten den ilgora eta noiz ilbera. Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-10 10:51

Ilbeheran gaude 11ko 22:03 arte. Orduan ilgora hasiko da 25eko 05:35 arte. Ondoren berriz ilbeheran sartuko gara hilaren amaiera arte. Informazio hori dena “2026ko Ilargia eta Landareak” agendan duzu, baita 2026ko Ilargiaren Egutegian ere, biak oraindik eskuratzeko moduan dituzunak. Nahi izanez gero jo ARGIA-BIZI BARATZEAko azokara hemendik: 943371545 edo https://azoka.argia.eus/produktua/ilargia-eta-landareak-202-urteko-lanen-agenda/

Ostolapaitza galtzeko noiz moztu behar da? Edo ze modutara galdu daitteke? Beti ere kimikorik erabili gabe nahiko nuke galtzea.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-03-02 21:00

Hostolapaitza galtzeko moztu eta moztu beste aukerarik ez dago. Noiznahi moztu dezakezu, baina beti ilgoran izan dadila. Ilgora guztiak onak dira, baina kalte handiena egiten dietenak egun luzeenetakoak dira, maiatza, ekaina eta uztailekoak. Loratzen behintzat ez utzi; aipatutako sasoi hori baino lehenago loratzera badoa gupidarik gabe moztu.

Erretrapua egiteko intsusaren bigarren azala noiz bildu behar da?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-19 18:21

Garbiñe Larreak bere “SENDABELARREK DAKITENA” ederrean honela dio: “Udaberrian hostoa atera baino lehen moztea da onena, bestela udazkenean hostoa joandakoan”

Kaixo Jakoba, Kainaberak landatu nahiko nituzke terreno batean, nire etxe ondoan dauden kanaberen sustraiak hartuta, zein da garairik egokiena hau egiteko? Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-02-02 19:49

Kanaberak lurpeko eta lu azaleko errizoma bidez ugaltzen dira. Hori egiten duten landare ia denak bezala udan landatzen dira, abuztuan. Egokiena ilbeheran eta sustrai egunean; aurten 15, 17 goiza eta 18 izango dira. Lurretik atera ahalik eta sustrai gehienarekin eta toki berrian landatu. Uda-udazkena beroa bada lehen urtean ureztatuz lagundu.

Kaixo Jakoba! Zure ustez noiz da banbu landareak moztuteko sasoirik oberena gehiago iraunteko?. Mila esker

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-01-26 10:42

Urtarrila eta otsaila, hau da negu-negua da nire iritziz sasoi onena. Nire inguruan ikusi dudanagatik esango nuke otsaila hobea dela, eta ilgora. Aurten otsailaren 12ko 13:48tik hasi eta 25a, bera barne, arte izango da.

Behin baino geiotan entzun diat , neguan landereak basesteko ximaur berria bota , nire galdera, sustarrak ezdik erreko?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-18 17:14

Landareen inguruan jarri behar dek, inoiz ez bere azalaren kontra, eta lur gainean. Sustraiak lurpean zaudek eta simaurraren irakinaren beroa hartuko ditek eta hark askatzen dizkiken jakiak. Landare ahul jaio berri xamar bat bahukek agian sufrituko likek, baina fruitu arbola, zuhaixka eta antzekoek ez. Sustraiak izoztea eragotziko dik eta irakinaren beroa hostoetara ere igoko dek, haiek ere babestuz,

Konposteroan arratoiak dabiltza, egindako tunelak baino ez baditut ikusi ere. Itxura batean, luarra hobeto/arinago egiten da. Leku isolatua da, estolderia konturik ez dago inguruan. Arduratu egin behar naiz eta "uxatzen" ahalegindu? Ala utzi lasai ibil daitezen? Sasoiak izaten dira, agertutako moduan desagertzen dira hurrengoan. Eskerrik asko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-09 21:48

Arratoik izan daitezke edo baita satorrak, eta agian seguruenera sataginak. Horrelakoetan luartokiari azpian altzairuzko sarea jartzen diote. Azpian ibiliagatik barrura ez sartzeko. Beste baldintza garrantzitsua da luartoki horretara sukaldeko janari soberakinak eransten diren edo ez. Janariak berak erakartzen ditu… Gainontzean ni ez nintzateke arduratuko.

Jakin gura neuke, topoentzako jartzen direzen soinu gailuak, ortu ekologikoan kabidarik dekien?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-12-10 19:52

Ez dut horren berririk onena nekazaritza ekologikoaren kontrola egiten duen tokiko elkartera jotzea duzu. EAEn Eneek da eta Nafarroan CPAEN-NNPEK. Iparraldean Biharko Lurraren Elkartea.

Kaixo, Gabonetarako apaingarri moduan erabiltzeko miura eskatu didate. Babestuta omen dago. Baina neure sailetan badaukat eta gainera kendu egin nahi diet sagarrei. Hori egiterik izango det ba? Eskerrik asko, Gotzon

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-11-13 15:33

Zeure saileko sagarrondoetako mihura kentzeagatik ez dut uste ezer esango dizutenik. Jendeak aipatzen du mihura babestua ote dagoen, baina nik uste dut ez dagoela babestuta. Ez dut babes horren berririk.

Egun on, Pampako plumeruek basuen ikusi dodaz, noiz mostu? Edo zer egin leike desagertzeko?

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-09-24 15:58

Hasteko loreak moztu, ahal baduzu gaur bertan. Udan irekitzen da lore handia, eta udazkenean haziak zabalduko ditu. Oraindik haziak banatzen hasi gabe egongo da eta loreak kentzeak landarea ugaltzea eragotziko du. Desagerrarazteko sustraitik ateratzea veste aukerarik ez dago. Hori da segurua den era bakarra. Atera ahalik eta sustrai gehienarekin eta ondoren kimu berriren bat sortzen duen gainbegiratu hura ahalik eta txikiena denean ateratzeko baita.

Egun on. Sagardorako kupel berri bat erostea pentsatzen ari nauk. Egurrezkoaren aldekoa nauk printzipioz, eta irakurri dudanakatik, gaztinondoa izango huke egurrik aproposena. Zer aholkatzen didak? Eskerrik asko aldez aurretik.

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-09-18 10:48

Nik zalantzarik ez diat: sagardo ona egiteko bide egokiena zurezko barrika edo ontzia duk. Upela baldin baduk, hau dek 1000 litrotik gorakoa orduan eta arrazoi gehiagorekin. Gaur egun erraz eskuratzeko moduan bi materialetako ontziak dizkiagu: gaztaina eta haritza. Gaztainazkoa askoz ere merkeagoa duk, baina ia beti barruan parafina geruza batekin etortzen dituk. Erabili aurretik ur beroarekin ondo garbitu. Haritza askoz ere garestiagoa duk, baina beti esan izan duk edariarentzako hobea dukela. Nik uste diat aldea baziokela, guk etxean biak dizkiagu. Baina garrantzitsuena duk hiri zer gustatzen zaiken, eta gustu kontuetan, badakik, hor bakoitzak bere amona diagu. Biak onak, iraupena antzekoa izango ditek, agian haritzezkoak luzexeagoa. Ondo zainduta biek antzekoa. Eskuratzerakoan baldintza erabakigarriena prezioa izango duk. Badakik, aurreneko urteetan zur gustu handia emango ziok sagardoari. Nik gomendatuko nikek lehen urteetan sagardoa botilaratzen deukenean ontzia amarekin betetzea, hau dek, botileraketa egiten dikenean sagardogileren batek soberan diken ama eskuratu eta harekin beteta eduki hurrena heuk bete behar deken arte. Hori dek barrika sano eta usainik gabe mantentzeko era onena, eta baita hasierako zur gustu handixko hori jaisteko era errazena.

Arratsaldeon,Jakin nahi nuke nore jokaera ona den, eta abuztuko eta iraelakoilgorak noiz tokatzen dire berriro mozteko

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-07-30 11:08

Iratzeari kalte egiteko ahal bada udako egun luzeenetan moztu behar da. Ilgora da onena baina ilargiari begiratu gabe orian moztu ahal baduzu ahalik eta azkarren moztu. Abuztuko ilgora 2tik 14ra izango da. Ireilean moztuta ez diozu inolako kalterik egingo.  

Egun on. Zure gomendioari jarraituz botilaratu genuen sagardoa igaz. Gabonetako ilbeheran. Sagardoa bi hilabetez kupelen edukita. Emaitza bikaina izan da. Erosogoa da honela egitea Apirilera arte zaintzan egotea baino. Eskerrik asko!!!

1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-07-28 16:12

Eskerrik asko zuei. Ni ere sagardo tipologia horren aldekoa naiz. Bejondeizuela eta topa!

gora