Jakoba Errekondoren kontsultategia

Limoirik ez
2026-05-11 09:11 | Izaskun

Egun on, Jakoba: Limoiondoak lore gitxi izaten dauz, eta ez dau limoirik emoten. Hostoak ere ez daukaz berde-berdeak. Orain dala hiru bat urte landatu genduan. Zer egin beharko geunskio? Eskerrik asko.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-05-25 18:47

Oraindik gaztea da eta argazkian ikusten denez indarrean dago. Berde ilunak ez ditu hostoak gazteak eta berri berriak direlako. Hala ere eman jatena, simaur edo luar edo konpost ondua. Hori urtero jarri behar zaio enborra ukitu gabe bere inguruan. Hartu lasai, oso gaztea da oraindik, gero ematen hasten denean nahikoa limoi izango duzue.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora