Mahastai orain arte oso indartsu hasi da, inoiz baino kolore biziagoarekin... baina atzo konturatu ginen azken 3 urteetan bezala hostoak kaskartzen hasi zaizkiola... Egoaldera begira dut, terrazan keizpea sortzeko erabiltzen dugu, ez dugu mahatsa jaten eta Elorrion bizi gara. eskerrik asko (atzo ere idatzi nizuen baina mobiletik ibili nintzen eta arazoak eman zizkidan, abisatzen dizuet agian 2 mezu berdin jasoko dituzuelako)
Nik uste dut gorrinak harrapatu dizula mahatsondoa. Ez da berri ona. Oso zaila da kentzea eta suerte handiarekin zabaldu gabe eustea izango da helburua. Tratatu astero xaboi potasikoa, azeribuztan ura eta salda bordelesarekin. Salda beharrean ekologikoan erabiltzen diren beste kobre formula batzuk topatzen badituzu, horiekin txandakatu. Hurrengo urtean kimuak irekitzen hasi ordurako hasi tratatzen…
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.