Martxoan laino noraino, apirilean elurra haraino.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Hitz ezezagunak
2025-05-26 16:52 | Amaia

Sakanako AEKko euskaltegian gaude, eta irakurtzen ari gara zure testu bat, baratzari buruz. Zalantza daukagu hitz batzuekin; ez ditugu hiztegian topatzen. Hauek dira hitzak: hanaria, onuga eta getozka. Zuren erantzunaren zain, besterik gabe, agurtzen gara.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-05-26 17:15

Onuga webguneko baratzea sortzeko testuan dago eta aspaldi eskatua dut aldatzeko, berez onura beharko luke. Hanaria lehen aldia da esaten didatela, baina ez dakit non dagoen; eskertuko nuke non dagoen esatea. Seguruenera janaria esan nahiko du. Getozka bai, landare bat da: Portulaca oleracea, gazteleraz “verdolaga”. Zenbaitentzako belar “txar” bat da, eta beste askorentzako jateko modukoa.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora