Ihiak lurra hezea dela adierazten du. Lur buztintsu eta moteletan bizi da gustura. Hezetasun hori kentzea litzateke onena berari aurre egiteko. Lurrak drenatu, azakiak ireki, itzalak kendu... Lur azidoa gustatzen zaio, buztintsua alegia; beraz berari contra egiteko karea botatzea oso ona da. Lan horretarako oraintxe da sasoi onena. Azienda larrean baldin badabil ihiari laguntzen dio, bere kakarekin lurra azidotzen laguntzen baitu.
Hazitik zabaltzen da. Hazia sortzeko udaberriaren amaieran eta udaran loreak zabaltzen ditu, hosto borobil txorrotxaren goiko aldean. Polinizazioa anemofiloa da, hau da lore batetik besterako polenaren garraioa ez du inongo intsektuk egiten, haizeak baizik.
Galtzeko: lurra lehortzeko edozer gauza; azidotasuna kentzeko karea edota errautsa zabaldu; landarea moztu, onena ilgoran eta lorea irekitzera doanean, maiatza, ekaina, uztaila.... Zenbat eta maizago moztu, orduan eta azkarrago galduko da.