Azaroan ortzia, urte onaren mentura

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Ezpondak ihaurtzeko landaketak
2025-03-10 09:19 | NATI

Kaixo Jakoba, Laudion bizi naiz, Araban, 300 metroko altueran. Bi ezponda ditut, bata ekialderantz eta bestea iparralderantz, eta eguzkiak ematen die egun osoan. Nahiko aldapa dutenez, oso zaila egiten zait belarra moztea, eta landare egokiren bat jarri nahi nuke, mantentze-lan errazekoa, tapizatzaileren bat. Zer iruditzen zaizu ondo joan daitekeela? mila esker


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-03-10 16:14

Lurra estali edo ihaurtzeko landareak zuhaixkak izan beharko lirateke, nagusiki. Tartean igokariak jar daitezke (huntza, adibidez), baina zuhaixkek osatuko lukete lana. Landare horiek landatu eta estaltze lana osatzeko urteak pasako dira. Bitarte horretan belarra izango da, eta zaintza lana zailduta, landare tarteko mozketa. Alegia. Hori ez gertatzeko jende askok lurraren gainean oihal apropos bat jartzen du, urari sartzen uzten diona, baina belarrei hazten ez. Oihala jarri, behar den tokian zulatu eta landareak landatzen dira. Beste aukera, belarra ez moztu eta berez datorren landaretzari etortzen uztea da.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora