Urria usoaren galgarria

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Belardia ereiteko espezie nahasteak
2025-06-08 12:06 | Mikel

Egun on Jakoba, beste galderatxo bat. Sasi eta asunez betetako hektarea bat inguruko soroa desbrozatu ostean, makinarekin lurrazaleko gaineko geruza altxatu, susterrak atera eta bedarra ereitea proposatu digute. Ereiteko nahaste bereziak saltzen dituen enpresa bat topatu dugu (https://semillassilvestres.com/nuestras-semillas/) eta erabileraren eta lursail motaren arabera nahaste espezifikoak saltzen ditu (inguru hezeetarako, frutarbolen ingururako, polinizatzaileak erakartzeko, etab.). Hala ere, Andaluziakoak dira nahiz eta gure ingururako nahasteak ere saltzen dituzten. Ezagutzen al duzu bertako enpresa/talderen bat hemengo haziak saltzen dituena horrelako aukera zabalarekin? Zer deritzozu nahaste hauek egiteari etorkizunera begira? Animaliek jaten dituzte? Eskerrik asko.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2025-06-09 11:40

Nire ustez beste bide bati heldu behar diozue. Zertarako behar duzute belardi hori? Azienda larrera botatzeko? Belarra ontzeko? Belarra berdetan siloratzeko? Lur sailaren berreskurapenerako? Hori erabakitakoan eta lurraren eta tokiaren ezaugarriak ezagututakoan pentsatu beharko da zein espezie nahasketa beharko den. Gero etorriko da hazi nahasketa hori non eskuratzea. Adibidez, belardia larre bezala erabili eta baita belarra egiteko eta jasotzeko baliatu nahi bada “Belar goxo” izena duen nahasketa bat badago, oso eraginkorra: hirusta gorria eta zuria (Trifolium repens eta T. pratense), llollobelar desberdinak (Lolium spp.), arrauka (Festuca spp.) eta alkebelarra (Dactylis spp.). Espezie horien haziak ez dira hemen egindakoak, baina ondo egokitzen dira. Ez dut ezagutzen hemen horrelako haziak ekoizten dituenik. Hala ere nahi izatera galde dezakezu Hazien sarean edo Aleka bertoko hazien elkartean.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora