Astelehenero 8:00etan zure epostan
Egunon Jakoba, Beste korre batean idatzi nizun basarana, elorri zuria eta sasaie zegoen terrenoa noiz desbrotu jakiteko eta zuk esan da egunetan egin dugu. Orain nere idea da sasi hauek moztutako lekuan belar hazia ereitea. Zuri zer iruditzen zaizu lagunduko dio lurrari belarra ateara dadin eta sasia atzeratzeko? Edo eztu merezi belar haiza botatzeak? Ona balitz noiz litzateke garairik edo fetxarik onena? Orain udazkenean botatzeak balio du? Eta zer belar mota dira hobernak ereiteko? Lursail hauek nafarroako altsasu herrian daude. Eskerrik asko.
Helburua belardia edo larrea izatea bada, belar-hazia ereiteak asko lagunduko du. Belarra ondo etorri dadin beste sasi eta horiek berriaz ere moztu beharko dituzue, behin baino gehiagotan. Belarrak berak ez ditu atzeratuko. Orain iraila sasoi oso egokia da ereintza hori egiteko. Baita martxo-apirilak ere. Belar mota hautatzerakoan hor inguruko nahasketa litzateke egokiena. Belarra ondu eta jasotzen duen norbait aurkitu behar duzue eta belar ondu hori pilatu eta jasotzen duen tokian zoruan nahi adina hazi izango da. Hortik hartu eta erein, bertako nahasketa, bertan ondo etortzen dena. Inguruan ez baduzue topatzen urrutixeagokoak ere berdin lan egingo du.
Gaur arte erantzundakoak (1339 galdera-erantzun)
Kaixo , oporretatik bueltan...zer egindezaket?.
Zerbait gogorra gertatu da hor. Harriak edo kazkabarrak jo al du? Eta loreontziko lurra zeharo lehorra ikusten da. Loreontzian bizi diren tomateak ura behar dute, beti landarea busti edo zipriztindu gabe emanda.
Baliteke astakeria izatea, baina dilistak ereitea otu zait, gure inguruan arrotza den arren (Bizkaian, Urdaibairen muga-mugan). Indaba ("babie" guretzat), oso ondo etortzen da (orkatzek jaten ez dutenean behintzat), baina dilistak? Egia esan, nondik hasi ere ez dakit, baina halaxe hasi nintzen zainzuriekin aspaldian eta txarto ere ez gaur egun!. Aholkurik?
Erein lasai eta ingurukoak harrituta utziko dituzu. Araba eta Nafarroa aldean batez ere “pardina” izeneko barietatea ereiten dute. Lur harroa eta ongarritua maite du, karea ere bai. Martxoa aldera erein eta 4-5 hilabete ondoren abuztuan-edo bilduko dituzu. Dilistak bezalaxe txitxirioak ere erein ditzakezu, berdin-berdin.
Kaixo! Kezkatuta nago, zerbait setoa edo arbustoa jaten ari dela ematen duelako. Enborrak hiltzen joaten dira eta hostoak ere lehortu egiten dira. Hasieran zati gutxi batzuk zeuden kaltetuta, baina orain gero eta gehiago dira. Hasieran lehorte moduko zerbait zela pentsatzen nuen, baina orain beste zerbait izan daitekeela iruditzen zait. Martxa honetan dena galduko dut. Zer izan daiteke? Zer egin dezaket? Benetan kezkatuta nago.Nik ez diot xomorrorik ikusten! Mila esker
Nik esango nuke lurreko zerbait dela. Eskubi aldean ikusten da landarea ihartzen. Bestea lehen ihartuko zen eta inausi eta gero ez du adar berririk eman. Lur horretan zerbait gertatzen ari dela dirudi: lehortea, lur edo hondakin pila handia jarri azpian edo horrelako zerbait. Nik ez nioke gaitzei edo izurriteei begiratuko. Bestetik inausketa gogorra egoten dela ikusten da eta urtero maila berean, eta horrelako egitura daukan landarean hori ez da komeni.
Nafarroakao sakanako dorrao herrian sutako pago egurra botatzeko zein lirateken egunik honenak, eskerrik asko.
Abuztuko ilgora da onena. Irailekoa ere ez da txarra. Egun onenak hosto egunak dira. Abuztuaren 22 eguerditik irailaren 4ra eta irailaren 19tik 30era dira bi ilgora horiek eta hosto egunak abuztuaren 29 arratsaldea, 30 eta 31 eta irailaren 26 arratsaldea, 27 eta 28 goiza izango dira.
Hostoak horitu eta erori egiten zaizkio,ze falta o ze zomorro dauken esk asko
Hostoak horitze hori ur gehiegi duelako izango dela uste dut. Jaitsi ureztaketa erdira eta ikusi ea zer gertatzen den. Bestetik, loreontzi handiago batean jarriko bazenu askoz ere ederragoa izango litzateke. Noiznahi egin aldaketa eta lur ona jarri.
zure iritzia rotabatorrari buruz jakin nahi nuke. Ortuan, Neguko barazki batzuk (azar, porruak,…) landatu baiño leheneago pasatu ala ez,
ezetz ezbada, zer egin?
eskerrik asko zure lanagatik
Rotabatorra berez ez da tresna txarra. Erabilera da txarra. Rotabatorra azaleko lurra harrotzeko eta gaineko belarrak azpira sartzeko erabili behar da. Ez ordea. Abiadura handian eta mugitu gabe, ahalik eta sakonen lan egiteko eran erabiltzen da. Horrek denborarekin lan egiten den sakonera horretan geruza gogor eta iragazkaitza sortzen du, oso txarra landareentzako. Erabili nahi baduzu, arin arin, eta azkar aurrera mugituaz egin. Beste gauza bat da lurra harro nola eusteko beste lan batzuk egin behar direla: karea eman, ongarri organikoa nahasi, toki lehorra bada azpiekin lurrazala estali, saila hutsa dagoenean belarrak eduki edo ongarri berdea erein…
Idi-bihotz erraboil batzuk eman dizkidate. Udazkenean loreontzitan landatu arte nola komeni da gordetzea? Hozkailuan ondo egongo al dira? Eta, bestela, loreontzian lurretan sartuta gordez gero, ureztatu egin behar dira, edo hobe udazkenera arte itxoitea ureztatzen hasteko?
Bi aukerak posibleak dira. Nik dauden eran hozkailuan sartuko nituzke eta urria amaieran edo azaro hasieran landatu. Orain ere landatu ditzakezu, baina lurrari bizirik eutsi behar diozu, ureztatuta baina ito gabe, eta kanpoan.
Kaixo Jakoba; Denbora gutxian, hilabete bat, nere pagoa udazkena balitz bezala dago, ez du hostoak bota baina ez dauka itxura onik. Mutrikun bizi naiz eta itsasoaren aurrean bizi gara. Hostoaren argazkiak ere badut baina sistemak bakarra bialtzen uzten du. Aurrez eskerrak eman nahi dizut. Besarkada bat
Nire ustez pago hori hil egin da. Beroa eta lehortearen ondorioz ihartu egin zaio hostaia guztia. Pagoak lurrean ura behar du, baina batez ere adaburuan edo hostoetan. Hainbeste egun daramatzagu giro bero eta lehorrekin hil egin dela. Nahi baduzu badaezpada hurrengo udaberriari itxaron eta ea bueltan hostoz jazten ote den ikusi…
Kaixo Jakoba! Hortu bat zerotik hasi asmotan nabil. Hesia eta zuhaixka artean zer aukeratu pentsatzen ibili naiz hortuaren perimetrorako. Azkenean zuhaixkek nahiz eta espazio gehiago kendu nahiago ditudalakoan nago. Beraz, nire galderazera da: ea zein zuhaixka den aproposa hortua perimetratzeko (intsektu ez desieagarriak aldentzeko, iraunkortasunerako kantauri isurialdean (Barrika aldean), ...) Mila esker eginten duzuen lan guztiagatik! Oier
Zuhaixka ugari dago lan horretarako aproposa. Nik bakar bat jarri beharrean nahasketa bat sortuko nuke. Tamainak ere garrantzia badu, gero bestela lan handia izan dezakezu inausketan… Zure gustua ere nahitaezkoa da hautaketa egokia izateko. Hona gure inguruko adibide batzuk: marmaratilla, arbustu arrunta, basaerramua, elorri beltza eta zuria, ereinotza, gartxua, gorostia, intsusa, oilakarana… Bestetik fruitu arbolak ere jar ditzakezu. Garrantzitsua da tamainarena, itzala nola egingo duten aurreikusi eta non jarri hautatzeko. Hosto iraunkorra dutenak haize nagusia nondik datorren aldetik jarri babesa sortzeko.
Iakoba galdera da meloia eta sandia noiz bilduko ditut ahalik eta geien iraun dezaten ? Kalababazak bezela txortena leortu arte itxoin bear da ? Eskerrikasko
Meloiak eta angurria jateko bilduko zenukeenean jaso behar da. Ez luzatu, zartatzeko arriskua dago, baita usteltzeko ere, eta gozozaleak diren intsektuek eraso dezakete bere azukre usainak erakarrita. Ondo garbitu. Lur hondarrak kenduaz eta lehor-lehor jaso. Toki ilun, fresko eta lehorrean jaso, inguruan beste fruiturik gabe.
Arrasti on, Jakoba.
Irudietan duzun landarea dut etxean. Azken aldi honetan, gero eta okerrago ikusten ari naiz.
Esango didazu ze landara mota dan eta zer egin dezakedan bere osasuna hobetzeko?
Mila esker.
Nire ustez landarea Blossfelden kalantxoea da (Kalantxoe blossfeldiana). Euli zuri izurrite beldurgarriak harrapatu du. Inguruan beste landarerik badu haien panorama ere ondo begiratu. Xok-tratamendu bat egin behar diozu ahalik eta azkarren. Atera landarea lurretik, lur guztia ondo ondo kendu sustraien artetik. Ontzi handi batean nahasi koilarakada bat xaboi potasiko 5-10 litro uretan eta landarea oso-osorik bertan urperatu eta eduki gutxienez 12 orduz. Lurra den-dena bota. Loreontzia ere xaboiarekin ondo-ondo garbitu. Lur berria jarri eta bertan landatu eta ureztatu. Ohitura hartu eta ongarriketa zaindu: uretan nahasteko ongarri likidoa erosi, lorea ematen duten landareentzako berezia eta esaten duen dosiaren erdia erabiliaz hilean behin edo bitan ureztaketa urari nahasita eman. kBere zaintza hobetzeko trikimailuak nire “Etxeko landareak” liburuan dituzu 77 orrialdean: Hostoak sekula ez busti (Ura azpiko plateratik eman), tamainan ureztatu, loratzeko argia murriztu (egunero arratsaldean kaxa batekin estali eta lore kimuak azalduko ditu, orduan utzi kaxarenari), loraldiaren ondoren deskantsua eman (argi gutxiago dagoen toki batera eraman eta oso-oso gutxi ureztatu hilabetez) gero lehengo tokira eraman eta urtero lur berria jarri.
Ficus religiosa landare bat daukat, eta nola zaindu behar dudan jakin nahi nuke. Hazitik landatu dut eta oso ondo doa. Noiz birlandatu behar dut? Orain hilabete bi dauzka eta bost hamar centímetro artean dago. Txikia da. Mila esker
Birlandaketa sasoi berriaren hasierarako egitea komeni da beti. Pentsatzen dut barruan edukiko duzula eta hor baldintzak ez dira kanpoan bezala aldatzen. Hala ere udaberrira itxarongo nuke. Martxoa aldera, egun argia eta gauaren luzera berdindu eta egunaren argia gainditzen hasten denean, orduan. Eta zorionak, ez da hemen maiz ikusten den landarea.
Kaixo! Izpiliku eder bat erosi neuen uztailan hasieran. Ez dakit ur gehiegi emon banotzan, baina, itxura eskastxi deko. Siketu da erdie edo,eta ez dakit nola zaindu berbiztuteko. Milesker aldez aurretik.
Nire ustez ur gehiegi dago lur horretan. Ureztatu aurretik lurrazala lehortu egin behar da. Bestetik goizeko eguzki ordu gutxi batzuk bakarrik baditu izpilikua ez da ondo biziko. Eguzkizale amorratua da, beraz bizitoki berri egokiagoa bilatu.
Kaixo, Jakoba. Apirilaren amaieran aguakate landare bat landatu genuen, baina azken asteotan ez dugu oso itxura ona ikusten. Hasieran zituen hostoak erori egin zaizkio, eta orain adar batzuk ere belzten hasiak dira. Bi edo hiru egunetik behin ureztatzen dugu, baina, hala ere, ez dugu hobekuntzarik ikusten. Argazki bat bidaltzen dizugu. Ikusiko bazenu, asko eskertuko genizuke zer gertatzen ari zaion eta zer egin genezakeen esatea. Mila esker aldez aurretik!
Nire ustez ahuakateondo horrek egarri galanta izan du, edo du. Ur falta larria izan du. Landatu berriak diren horrelako landareek hasieran zaintza zorrotza behar dute, horrela ohituta baitaude mintegian. Ez du etorkizun erraza. Egunero ureztatu eta ea biziberritzen den…
Kaixo Jakoba
Aurten udaberrian sagarrondo gazte batzuk landatu ditugu, eta orain pulgoiak agertu zaizkie. Tratamendu gisa xaboi potasikoa erabiltzen ari gara, bost egunetik behin botaz.
Zure ustez, nahikoa al da tratamendu horrekin jarraitzea pulgoiak erabat desagertu arte, ala beste gomendiorik emango zeniguke?
Bestalde, entzun dugu xaboi potasikoa etxean ere egin daitekeela. Guk orain erositakoa erabiltzen dugu, baina etxean egindako formulak ere balio al du? Hala bada, nola prestatu daiteke?
Jeneralean nahikoa da xaboi potasikoa, eta bost egunero ongi dago. Ez badu zorria garbitzen, xaboiari gehitu Neem. Xaboia bai etxean egin daiteke. Behar duzuna: 100 ml Olio, 25 g potasa, 50 ml ura, ahal bada destilatua. Pixkanaka potasa urari erantsi eta zurezko tresnaren batekin nahasi; ondo nahasita dagoenean olioa, hori ere pixkanaka nahasiaz. Irabiagailu batekin edo eskuz ondo-ondo nahastu. Egun batzuetan utzi toki fresko batean.
Kaixo, zer da da NEEM? eta potasa? Ongo egin nahi dut eta nahiago dut zuk gomendatzea Eskerrik asko
Neem izena du zuhaitz batetik ateratzen den produktu batek. Olioa edo esentzia forman saltzen da eta berak jarriko dizu zein dositan erabili. Potasa xaboia egiteko erabiltzen den produktu kimiko basikoa da. Xaboi arrunta sosarekin egiten da eta potasikoa potasarekin.
Lursail bat desbrozatu nahi nuke. Bera azkeneko urteetan erdi utzita egon da eta bertan basarana edo elorri zuria eta sasia edo larra dago. Noiz litzateke bera desbrozateko egunik edo garairik hoberena? Abuztutik otsailera arteko baimena dut eta. Eskerrik asko.
Uztaila eta abuztua oso sasoi onak dira lan horiek egiteko. Kalte handiena ilgoran moztuta egiten da. Orain ilgoran gaude abuztuaren 8 arte. Hurrengoa abuztuaren 22 eguerditik irailaren 4ra izango da.
Kaixo Jagoba: Egun batetik bestea, hiru piper landare (zortzitik), tomate landare bat...ximeldu egin zaizkit. Lurretik atera ditudanean, zuztarra txuri aurkitu det. Ondo motaten bat al da? Zer egin behar dut ondokoek harrapa ez dezaten? Zein izan leike konponbidea? Eta ondfoa agertzearen arrazoia?
Lepoko gaitza da. Bero hauekin eta ureztaketaren ondorio zuzena. Ureztaketa gutxi eta maiz egiteak ura lurrazalean pilatzen du. Horrek onddo urzaleak ere horra ekartzen ditu. Horiek sortzen dituzte kalte horiek. Ureztaketa egin nahi baduzu landare artean zangak egin eta horiek urez bete. Ureztaketa sakona egin behar da landarea ukitu ere egin gabe, ezta zipriztinek ere, eta ura behera joan dadila, 10-15 egunean behin.
Landareak noiz urestatu behar dira goizen edo iluntzan?
Beti goizean. Iluntzean egiten baduzu lurra, landarea, loreontzia, denak bero-bero daude eta ematen diozun uraren zati handi bat tenperatura hori freskatzen erabiliko du eta landarearentzako gutxiago geratuko da. Goizean, aldiz, dena freskatuagoa dago eta erabiltzen duzun uraren zati handiena landarearentzako izango da.
Kaixo, Barrido kareagaz bueltaka. Orain kipulak jaso dodaz, arlo zati hori berri landa tu baiño aurretik karea bota beharko neunke eta hilabete (hilargi bat) ondoren lur ongarria?? Hau da, prozesu hau behin eta berriz errepikatu behar da? Bestetik, noiz da Ilena landatzeko sasoia? Eskerrik asko! Garikoitz Leitza Ozaeta
Ongarriketa nagusia udazkenean egiten da, eta orduan errespetatu behar da karea eta ongarri organikoa emateko tarte hori. Kipularen alor hori ongarritu gabe egon bada orain ongarritu dezakezu, edo soilik ongarri organikoa (satsa, luarra…) eman. Eta udazken neguan bien ongarriketara bueltatu, organikoa + karea.
Ilena landatu ahalik eta azkarren. Udaberrian komeni da landatzea. Hurrengorako gogoan izan. Orain arte egin ez baduzu jarri ahal duzun azkarren.
Atsalde on Jakoba, KUIATXOAK: Kuiak horitzen hasi dira. Lehen aleak onak eman zituen baina orain daudenak ounta mehe eta horitzen ari dira. Zergatik izan daikete? Beroa? Ur gutxiegi? Satza bora izan diet. Zer egin? Nola horitsauna ekiditu? TOMATEAK Lehen aleak gorritzen hasi dira. Ze pena azpia begiratu eta marroi ikusterakoan? Zer da gaixotasunen bat? Zer egin genezake? IKusi argazkiak mesedez. Mila esker eta gogor segi
Nire ustez kaltzio falta da. Bietan gauza bera gertatzen ari da. Uraren estresa medio, hau da orain ur asko, gero gutxi, gero batez, gero ikaragarri… Horrek lurreko kaltzioaren asimilazioari eta landare guztira banatzeko garraioari eragiten die. Izan daiteke uraren estresari lurrean kaltzio falta izatea erantsi beharra. Karea ematen al diozu? Edo beste zerbait kaltzioarekin ongarritzeko. Hori ondo zaindu beharra dago. Nahi baduzu lur gainean karea zabaldu eta gero sakon-sakon ureztatu. Hurrengo urterako gogoan izan udazken-neguan ongarritzen duzunean simaur-sats-luarrarekin ongarritu baina baita karearekin, 150-200 gr/m2. Bi ongarriketen tartea gutxienez ilargi bat, hilabete bat. Kuiatxoetan arazo antzekoa etorri daiteke polinizazioa kaxkarra delako horrelakoetan lore arra hartu eta eskuz polinizatu behar dira emeak. Hala ere kasu honetan uste dut bi arazoak bat direla, kaltzioarena.
Egunon! Inguruan dauden landare desberdin hauek, argazkietan agertzen diren bezala jarri dira 2/3 egunetan. Beste guztiak ondo daude! Ur gehiegi bota zaiela irakurri dut, baina arraroa da, denak berdin ureztatzen ditugu eta. Gainera tomate landarea ez da ureztatzen. Eskerrikasko zuen lanagatik!!!;;;;
Nik esango nuke bereziki landare gutxi horiek ur gehiago behar dutela. Ez dakit bere kokapena besteekiko nolakoa den, baina nire ustez egarri bizia dute. Eman ura ondo: goizez, egunsentia aldera, ura asko sakon beheraino joan dadin, ez gutxi eta maiz (hori okerrena da).
Kaixo: Aligustre horia daukat, enborreko azala zatituta eta hostoak, egun batetik bestera, sikatuta. Enborreko azalean atzazkalarekin urratuz gero, berdea ikusten da. Fungicida bota nion aurreko asteazkenean. Ez dakit zer gehiago egin. Cicatrizantea erosita daukat, baina ez dakit ideia ona den ala ez ematea. Fungizida gehiago bota diezaieioket, ez dakit. Zuk zer uste duzu? Eskerrik asko Arantza
Argazkia ikusita nik ez nuke zalantzarik izango: luartokiak ustelarazi du zuhaitza. Luartokian edo simaurtegiaren aldamenean egoteak mesede egingo lioke. Baina luarra bere enborraren inguruan egiteak azala eta enborra erretzen ditu. Ez dut uste bueltarik izango duenik…
Egun on,
Landare honi buruzko kontsulta bat egin nahi nizuke. Hosto horia eta marroiekin geratzen ari zait eta ez dakit ur faltagatik edo gehiegikeriagatik den.
Zer aholku ematen didazu?
Eskerrik asko
Nik uste dut ura falta duela eta elikagaiak. Lurretik atera, sustraiak ondo astindu lur guztia kendu arte eta lur berri aberatsean birlandatu. Hosto gorriak kendu eta dutxan sartu eta busti on bat eman. Eta ordubetera berriz ondo busti landarea eta lurra. Gau osoa utzi soberan duen urak alde egin dezan eta atera. Kanpoan maiz ureztatu aire lehorra dagoenean, eta ahal baduzu egunero ihinztatu ur hutsarekin. Tarteka ureztaketa urari ongarri likidoa, hostotarakoa, nahastu. Ur gehiegia saihesteko azpiko platera kendu eta beti soberan duen urak ihes egingo du.
Eguzki zuzena ezin du jasan ordu beroenetan, kontuz, errazago erreko zaizkio hostoak.
Aupa Jakoba. aurten apirillean altatutako hiru aguakate dauzket. eta ondo arrankatu zuten baña bero hauekin batez ere bati bacon bariedadekoai, osto guztik marroitu eta ximurtu zaizka. Enborra oraidik berdia dauka baño... nola lagunduko nioke? mendebaldera dagoen toki batean daukat eta eguzkiak bete betian jotzen dio. Osto marroi hoiek kendu behar al dizkiot? ingurun mahatsak eta kiwiak dauzkat baño gehiena sufritzen ari dana aguakate hau da, esan leike ba berua ta eguzki zalia dala ez?? Esangoiazu ze ittea dauketen eta millaesker aldez aurretik. Segi holaxe urte askuan!!
Zalantzarik gabe eguraldiaren eragin zuzena da. Ahuakateondo landareak mintegitik atera dira eta toki berrian landatu dituzu. Mintegian behar zuten ura, itzala eta abar izango zituzten. Toki berrian oraindik sustrai gutxi du eta zaintza zorroztu egin behar da. Ahalik eta lasterren jarri itzala, inguruan egin lur muntotxo batekin ura pilatzeko tokitxoa eta ureztatu sakon, lurrai lehortzen utzi gabe. Hostoak ez kendu, berak bota ditzala. Bere lagunekin ere berdin egin. Aurrea hartu. Berdin neguan, ondo babestu lehen hiru bat urtetan, egokitu arte.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545