Ardia zintzarri jole barrenean, atarian elurra biharamunean

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Salbia inausi
2026-10-23 09:49 | Zurine

Egun on!
Salvia officinalis, izenekoa daukat baratzean, ederra da, eta gero eta toki gehiago ari da hartzen. Jakin nahi nuke ia komeniko litzaiokeen inausketa egitea, nondik moztu egin behar zaio? Behe behetik, alde egurtsuetatik ala, hostoak dauzkanetik? Eta, noiz egin inausketa?
Mila esker!


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-10-23 09:51

Orain berandutxo da. Nik udaberrira arte bere horretan utziko nuke. Inausketa egiterakoan beti hostoak dituen aldetik moztu behar da. Alde egurtsutik moztuz gero ez berritzeko arriskua dago. Inausketa hori uda amaieran errepikatu daiteke, abuztuan edo irail hasieran. Mozten dituzun kimuak aldaxka gisa sartu eta landare berriak sor ditzakezu. 

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora