Begonia nola landatu/kimatu udaberrira iristeko
2026-10-30 11:03 | Arantxa
Egun on Jagoba, Donostiako udalak aste honetan bere lorategiko loreak jendartean banatu ditu. Niri begonia batzuk tokatu zaizkit. Oso adar luzeko landarea da. Udaberrira iristeko nola kimatu, landatu eta neguan zaindu beharko nukeen jakin nahi nuke. Milesker aurretik. Arantxa
Dauden bezalaxe landatu gero bizitzea nahi duzun loreontzietan. Adar punta iharrik badu horiexek moztu eta kitto. Utzi negua igarotzen berak dauden eran. Jarri toki babestu batean, baina kanpoan, inola ere ez etxe barruan. Lurra lehortu ahala ureztatu. Gero udaberrian izerdi berria mugitzean kimuak azalduko dira eta orduan moztu adar luze horiek, behetik bete-betea hazi dadin.
Zeuk erantzun
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.