Utzi naturari zure baratzean bizitzen.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Ilarrarentzako sare egokia eta noiz jarri
2026-11-21 11:12 | Eva

Egunon, Zer da egokiena illarak igotzeko? Sarea erabiltzea? Eta ze sare izango litzeke? Zebait lekutan irakurri dut obretarako erabiltzen diren sareak ere (metro batekoak dira) egokiak direla sendoagoak direlako. Lehen aldia da illarrak jartzen ditudala. Eskarrik asko.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-11-21 18:04

Lan horri arbatzea esaten zaio. Babarrunak, lekak, ilarrak eta abar arbatu egiten dira. Horrek garbi adierazten du lehen nola egiten zen: arbekin edo adarrekin. Ilar errenkadaren bi aldeetan arbak sartzen ziren eta haiei helduta igotzen zen. Orain sareak dira boladan. Obretarako erabiltzen diren laranja koloreko sare horiek sendoak dira eta ederki eutsiko diote. Bada beste sare ohikoago bat, mehea, berdea eta lauki zabalagoak dituena. Zuk nahi duzun sistema hautatu. Sarea behar baduzu onena horrelako materiala daukaten tokiren batean ikusi eta hautatzea zenuke.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora