Baratzezaintzak eta sukaldaritzak hainbeste jakintza barneratzen dituzte. Matematika, kimika, irakurketa, historia…

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Sagardoa noiz botilaratu
2026-11-16 08:43 | Aimar.

Egun on. Pilarika egunean egindako sagardoa noiz botilaratu galdetu nahi nizuen. Zein ilbeheratan. 240 litroko egurrezko kupel batetan dauket. Eskerrik asko aldez aurretik.


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2026-11-16 18:58

Garrantzitsuena sagardoaren irakinaldiak edo hartzidurak kontrolpean izatea da. Hartzidura alkoholikoa aspaldi egina izango du eta orain hartzidura malolaktikoa osatzen ariko da. Dentsitatea dentsimetro baten bidez neurtzen baduzu honez gero jakingo duzu zenbateraino egina ote den. Nire gustua erabat egin eta bukatu gabe botilaratzearen aldekoa da, botilan ere txinparta pixka bat hartu dezan… Horrek esan nahi du 1001 edo 1000 gr /l dentsitatearekin botilaratzea. Hurrengo ilbehera oso ona izango dela iruditzen zait, 26an hasi eta abenduaren 9an 16:19ean amaitzen dena. Aproposenak sustrai egunak dira: azaroaren 29, abenduaren 2, 3, 4 eta 5. Hurrengo ilbehera abenduaren 23an 13:26ean hasi eta urtarrilaren 5 arte izango da. Eta sustrai egunak abenduaren 30 eta urtarrilaren 1 izango dira.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
gora