Astelehenero 8:00etan zure epostan
kaixo Jakoba!! lagun baten omenez pago zuhaitz bat landatzeko asmoz gabiltza. Vivero batean hartzekoak gara eta landaketa Arrate inguruko parajeetan egiteko asmoa daukagu.Noiz da garai egokia hortarako??Hilbeheran eta sustrai eguna litzateke egokia?gomendio berezirik landaketa ongi egiteko? mila esker zuen lanagatik!!!
Pagoak neguan hostoak galtzen dituenez negu-neguan landatzen da, hau da, abendua, urtarrila edo otsailean. Ilbehera eta sustrai egunak dira bai egokienak horretarako. Oraingoz abenduko egutegia dugu eta ilbehera azaroaren 26tik abenduaren 9ra arte izango da eta hurrengoa abenduaren 23ko 13:00etan hasiko da urtarrilean jarraitzen duelarik. Sustrai egunak azaroaren 29, eta abenduaren 2, 3, 4, 5 eta 30 izango dira. Urtarrilean edo otsailean egin nahi badezute abenduan idatzi eta bi hilabete horietako egun aproposak zeintzuk diren esango dizut. Gomendioetan bi: landare txikia landatu, metro bete ingurukoa gehienez ere eta lurrean noraino sartua egon den lehen maila berean utzi toki berrian, ez sartu sakonago.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545