Ihartutako garoa edo zarbak. Landareen tartean jartzeko erabiltzen den edozein hondakin organiko (orbela, txiribila...).
Inausi
1.- Helburu jakin batekin landarearen zati bat moztu: forma aldatzeko, fruitu gehiago emateko, hazkundea eragozteko, bideratzeko...
2.- Arbola baten adarrak inausten dira, bera hustu eta pikorra lurrera botatzeko.Saldiasen. Sinonimoa: astindu.
Sinonimoak: Kimatu, Mugarrotu
Inausi
Helburu jakin batekin landarearen zati bat moztu: forma aldatzeko, fruitu gehiago emateko, hazkundea eragozteko, bideratzeko...
Indusioa
Garoetan hostopeko esporangioak babesten dituen organoa.
Infloreszentzia
Landare batek ematen duen lore multzoa.
Intsektizida
Intsektuak atzeratzeko edo akabatzen dituena.
Intsektizida
Intsektuak atzeratzen edo akabatzen dituena.
Inurritegi
Inurrien habia. Lur gainera azaltzen duena, inurri tontorra.
Sinonimoak: ünürristokak
Ipular
Sailaren ertzetan landu gabe geratzen den zatia. Bertaratzeko, tresnak inguratzeko, hesiak jartzeko, etab. erabiltzen da.
Sinonimoak: Ipularra, Bazterki
Ipularra
Sailaren ertzetan landu gabe geratzen den zatia, bertaratzeko, tresnak inguratzeko, hesiak jartzeko etab. erabiltzen da.
Ipurdia
Landarearen lur gaineko zatiaren beheko barrena, lurretik sortzen den tokia.
Ipurdia
Landarearen lur gaineko zatiaren beheko barrena, lurretik sortzen den tokia.
Irakin
Simaurrak ontze bidean izaten dituen aldaketa fisiko-kimikoen multzoa.
Sinonimoak: Irakina
Irakina
Landareei laguntzeko prestakina.
Irakina 1
Simaurrak ontze bidean izaten dituen aldketa fisiko-kimikoen multzoa.
Irakina 2
Landareei laguntzeko prestakina.
Irauli
Lanabesen batekin (laia, lauhortza, hondeaitzurra edo labaki-aitzurra, aitzurra, goldea...) lurraren goiko aldea (arrabete inguru) azpikoz gora jarri.
Irauli
Lanabesen batekin (laia, lauhortza, hondeaitzurra edo labaki-aitzurra, aitzurra goldea...) lurraren goiko aldea (arrabete inguru) azpikoz gora jarri.
Iraunkor
Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen duena.
Sinonimoak: Iraunkorra
Iraunkorra
Urte asko bizitzen den landarea eta uzta bat baino gehiago ematen dituena.
Itsatsi
Aldatutako landareak, belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.
Itsatsi
Sustraitu, errotu. Aldatutako landareak, probenatutako edo belaundutako adarrak edo aldaxkak lurrari heldu, sustrai berriak bota eta hazten hasi. Txertatutako adarrak edo begiak mentuoinari heldu.