Satsagarri, sakai: sats ondua edo luartua. Luarra. Ziortza-Bolibar eta Asterrikan entzundako hitza.
Satagin
Landareen sustraiak jaten dituen karraskari txikia. Lur azalean zulobideak eraikitzen ditu.
Sinonimoak: Satagina
Satagina
Landareen sustraiak jaten dituen karraskari txikia. Lur azalean zulobideak eraikitzen ditu.
Satsa
Simaurra
Simaur
Aziendaren iraizkina, kaka. Aziendaren etzalekuan azpitarako jarritako inaurkina eta gainean haiek egiten duten kakarekin eta pixarekin (edo zirinarekin) sortutako nahasketa. Azpiak egin edo ateratzean, simaurra izango dena ateratzen da, ikuilu, oilategi, korta edo bordatik simaurtegira edo luartokira.
Sinonimoak: Kortaitz, Gorotz, Sats
Simaurra
Satsa, kortaitza, gorotza. Aziendaren etzalekuan azpitarako jarritako inaurkina eta gainean haiek egiten duten kakarekin eta pixarekin (edo zirinarekin) sortutako nahasketa. Azpiak egin edo ateratzean, simaurra izango dena ateratzen da, ukuilu, oilategi, korta edo bordatik simaurtegira edo luartokira.
Sinbiosi
Elkarlana. Bi bizidun elkarri lagunduz bizi direnekoa. Adibidez, babarrun landarea eta sustraietan dituen bakterio nitrofilo apopiloak. Horiek aireko nitrogenoa lurrera lotzen dute, babarrunak balia dezan, eta horrek beste gai batzuk ematen dizkie (bitaminak eta abar).
Sinonimoak: Sinbiosia
Sinbiosia
Elkarlana. Bi bizidun elkarri lagunduz bizi direnekoa. Adibidez, babarrun landarea eta sustraietan dituen bakterio nitrofilo apopiloak. Horiek aireko nitrogenoa lurrera lotzen dute, babarrunak balia dezan, eta hark beste gai batzuk ematen dizkie (bitaminak eta abar).
Sits kamuflatua
Synchlora aerata
Sodio bikarbonatoa
Gaitzei aurre egiteko sendabide gisa erabiltzen den hautsa.
Sodio bikarbonatoa
Gaitzei aurre egiteko sendabide gisa erabiltzen den hautsa.
Sokidura
Usteltzen ari den hondakin organiko pilaren berodura.
Sokidura
Usteltzen ari den hondakin organiko pilaren berodura.
Sokitu
Usteldu, desegin.
Sinonimoak: Usteldu
Sokitu
Usteldu, desegin.
Soloa
Soroa
Soro
Labore bat (garagarra, pagotxa...) edo multzoa (artoa, babarruna eta kuia) lantzeko sail handia.
Sinonimoak: Belardia, Soloa
Soroa
Soloa. Labore bat (garagarra, pagotxa...) edo multzoa (artoa, babarruna eta kuia) lantzeko sail handia. Zenbait tokitan belardia.
Sotarruratu
Lurra goldatu aurretik triki-traka deituriko tresna batekin askatzen zen soloko bedarra eguzkiak sikatu zedin. Goldatzerakoan, erdi sikatuta eta solte zeuden belar horiek lauortzarekin goldapera sartzeari “sotarrure sartu” deitzen zioten. Horrela lurra bueltatzerakoan gainean zeuden belarrak eta abar guztiz lurperatzea lortzen, erdi agirian ezer utzi gabe.
Lan erraza, umeen lana izaten zen sarritan.