Landare batzuek (babarrunak, adibidez) hazteko eta hedatzeko duten kimu nagusia. Hazten den eran, beste landare baten gainean edo horretarako jarritako arban zehar luzatuko da, biraka. Ia denak eskuinez aurrera igotzen dira.
Sinonimoak: Aixen (aihen)
Aihena
Landare batzuek, batez ere igokariek, hazteko eta hedatzeko duten kimua. Hazten den eran, beste landare baten gainean edo horretarako jarritako arban zehar luzatuko da, biraka.
Aila
Fruituari eusten diuon txortena
Sinonimoak: Txorten
Ainubea
Ospela, laiotza
Aldaera
Espezie batean dauden mota desberdinak. Babarrunaren aldaerak dira babarrun beltza, babarrun zuria, babarrun pintarra...
Aldatu
Landarea nonbaitetik atera eta beste nonbait jarri. Landarearen bizitokia aldatu.
Sinonimoak: Landatu
Aldatu
Landatu. Landarea nonbaitetik atera eta beste nonbait jarri. Landarearen bizitokia aldatu.
Aldaxka
Landare bati moztu eta kentzen zaion zatia, lurrean jarri eta itsatsitakoan landare berri bat izateko. Jeneralean adar zati bat bada ere, zenbaitetan hosto puska bat izan daiteke.
Aldaxka
Landare bati moztu eta kentzen zaion zatia, lurrean jarri eta itsatsitakoan landare berri bat izateko. Jeneralean adar zati bat bada ere, zenbaitetan hosto puska bat izan daiteke.
Alfer lur
Landu gabeko saila.
Sinonimoak: Alfer lurra
Alfer lurra
Landu gabeko saila.
Alferra
Hazia ereinda, lurrera itsatsi dadin gainetik pasatzen den zilindro zamatsua. Zurezkoa, harrizkoa edo burdinazkoa izan ohi da.
Alferra
Hazia ereinda, lurrera itsats dadin gainetik pasatzen den zilindro zamatsua. Zurezkoa, harrizkoa edo burdinazkoa izan ohi da.
Alferra 2
Altsuma, Saldiasen.
Altsuma
Landare batek ipurdian, lurraren parean ematen dituen kimu berriak.
Sinonimoak: Alferra, Txirpi
Altsuma
Landare batek ipurdian, lurraren parean ematen dituen kimu berriak.
Antera
Lore-koskoila. Polena sortzen duen lorezilaren zatia.
Antzailli
Astuen aparejuk lotzeko tripa azpian eroaten daben egurrezko gantxoa
Arba
Adar. Zurtoinetik edo enborretik sortzen den zurtoin txikiagoa, gehienetan adartxoak edo hostoak dituena.
Arbatu
Sasoiko landareari eusteko zerbait jarri; lur gainean zabalduko litzatekeena airean lotzeko edozer gauza prestatu: arba, makila, parra edo parda, hesola, burdina, lokarria, sarea...
Arbatu
Sasoiko landareari eusteko zerbait jarri; lur gainean zabalduko litzatekeena airean lotzeko edozer gauza prestatu: arba, makila, parra edo parda, hesola, burdina, lokarria, sarea...
Arbazta
Sua pizteko oso onak dira arbaztak. Banabarrari eusteko ibiltzen diren makilak, banabar landare ihartua bueltan-bueltan dutela. Baratzean 'makilak' edo 'habeak' dira, baina kendu eta negurako pilatzean, 'arbaztak'. Nire ustez, ez dute balio berriz makilatako ibiltzeko; bestenaz, banabar aihen hori kenduta gordeko lirateke.
Sinonimoak: arbazta
Arbigara
Naboaren edo arbiaren lore eta zurtoina, garea; galiziarren "grelo".
Arbigarak egosita jaten direz orio eta berakatzagaz