Zerteza, herdoil giroa. Herdoilak edo xertexak jotzeko giro aproposa, Iturenen.
Eguraldi zerteza
Zerteza, herdoil giroa. Herdoila zabaltzeko aproposa den giroa, lainotua, hezea eta beroa. Herdoilak edo xertexak jotzeko giro aproposa.
Sinonimoak: Herdoil giroa
Egutera
Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
Sinonimoak: Ibargia
Egutera
Ibargia. Eguzkiak jotzen duen aldea. Ospelaren edo laiotzaren alderantzizkoa.
Eguzki-begi
Eguzkiak bete-betean jotzen duen aldea. Eguteraren onena.
Sinonimoak: Eguzki-begia
Eguzki-begia
Eguzkiak bete-betean jotzen duen aldea. Egutearen onena.
Elkartu
Elkarri mesede egingo dioten landareak bata bestearen tartean edo aldamenean jarri.
Elkartu
Elkarri mesede egingo dioten landareak bata bestearen tartean edo aldamenean jarri.
Ende, enda
Arraza, bai ortuari zein animalientzat erabilten dogu
Endurtu
Bilakaera edo garapena geratu, atrofiatu. Adibidez, azalorearen buruak, aurrerako utziagatik ere ez du lorerik emango.
Endurtu
Bilakaera edo garapena geratu, atrofiatu. Adibidez, azalorearen buruak, aurrerako utziagatik ere ez du lorerik emango.
Ergainguria
Erein edo landatutakoan lurrak hartzen duen eguzki tartea. Euriak busti baino lehenagokoa. Eguzki tarte horrek ordu bat edo gehiago iraun dezake
Ernaldu
Lorean gurutzaketa sexuala gertatu. Polen arrak emea ernaltzen badu, lore horrek barruan haziak daramatzan fruitua emango du.
Ernaldu
Lorean gurutzaketa sexuala gertatu. Polen arrak emea ernaltzen badu, lore horrek barruan haziak daramatzan fruitua emango du.
Ernamuin
Landare berri bat emango duen muina. Hazian, tuberkuluan (patata), erraboilan (tipula), begian (baratxuria) eta errizoman (jengibrea) dago.
Sinonimoak: Hozi, Ernekatz
Ernamuina
Hozia. Landare berri bat emango duen muina. Hazian, tuberkuluan, erraboilan, begian et errizoman dago.
Ernamuindu
Ernamuina ernatu edo hozitu. Hazia hozitu. Tuberkulua, erraboila, begia edo errizoma muskildu, zildu. Jasotako erreserba zatiak (patata, tipula, baratxuria...), piztu eta landare berria sortzeko grina datorkionean, zila, ernamuina edo kimu berria garatu.
Sinonimoak: Hozitu, Muskildu, Zildu
Ernamuindu
Ernamuina ernatu edo hozitu. Hazia hozitu. Tuberkulua, erraboila, begia edo errizoma muskildu, zildu. Jasotako erreserba zatiak (patata, tipula, baratxuria...), piztu eta landare berria sortzeko grina datorkionean, zila, ernamuina edo kimu berria garatu.
Ernatu
Erein den hazia piztu, ernamuina hozitu. Kimua sortzen duenean, landarea jaio da.
Sinonimoak: Erne
Ernatu
Erne. Erein den hazia piztu, ernamuina hozitu. Kimua sortzen duenean, landarea jaio da.
Erne
Ernatu. Hazia erne egin eta landarea jaioko da.
Erpoia
Artoaren azken sustraia; lurraren gainetik ematen duena.
Erpoia
Artoaren azken sustraia; lurraren gainetik ematen duena.
Erraboila
Erreserbak metatuz lurpean loditzen den zuztarra, hosto itxurako geruzez osatua; adibidez, tipula.