Hostoetan landu eta landarea elikatu duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Izerdi landua
Izerdi landugabea
Landareak lurretik hartzen duena. Hostoetarantz igotzen da, sustraietarik hostoetara. Han argiaren bidez onduko du landareak.
Izerdi ondu
Hostoetan landu eta landarea elikatuko duena. Beherantz jaisten du, hostoetatik sustraietara. Landarea elikatzen duena. Soberakinek erreserbak osatuko dituzte.
Sinonimoak: Izerdi landu
Izerdi ondua
Izerdi landua.
Izotz beltza
Airearen ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da. Ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea sustsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz beltza
Airean ur lurrundu gutxi dagoenean gertatzen da: ez da izotz zuririk ikusiko, baina, hotzaren eraginez, landare barruko izerdia izoztu egiten da, landarea barrutik lehertuz eta hondatuz; epeltzen hasten denean landarea suntsituta agertuko da, beltz-beltza.
Izotz zuria
Airearen dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarearen izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotz zuria
Airean dagoen hezetasuna handia denean sortzen da. Lurrunduta dagoen hezetasun hori bera landarearen gainean pausatu eta izoztu egiten da. Landarean izotz kristalak ikusiko ditugu, zuri-zuri. Ihintza izozten dela esan daiteke.
Izotza
Horma, leia, karroina. Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren erginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.
Izotza
Gau oskarbietan, tenperatura jaitsieraren eraginez asko hozten duenean, landareen eta lurraren gainean izotz bihurtuta pausatzen den aireko hezetasuna. Zuriak eta beltzak izaten dira.
Sinonimoak: Jela, Horma, Karroina, Leia
Jatena
Bazka, jateko dagoena.
Jela
Izotz handia, putzuetako urak ere izozten dituena; Usurbilen.
Jorratu
Aitzurrarekin lurra harrotuz, nahi ez ditugun landareak zain eta guzti atera. Lurra gorri uzten da. Maiz, batera egiten dira jorratu eta komeni den landarea lurreztatu.
Jorratu
Aitzurrarekin lurra harrotuz, nahi ez ditugun landareak zain eta guzti atera. Lurra gorri uzten da. Maiz, batera egitn dira jorratu eta komeni den landarea lurreztatu.
Kabila
Artalorea Zamudion.
Karandu, karanketan
Aletu hitzaren sinonimoa da karandu.
Artua, baba baltzak, idarrak, karanketan dira.
Kardilauna
Lorean sortzen den imultzo iletsu, lumatsu edo antzekoa fruituen eta hazien haize bidezko sakabanaketa arraztuko duena.
Kare
Kareharriaren kaltzio karbonatoa erreaz sortutako kaltzio oxidoa (kare bizia) edo kaltzio hidroxidoa (kare hila).
Sinonimoak: Galtzin, Latsun, Gisu
Kare bizi
Karobitik ateratako kare erre berria. Urarekin nahastu eta hiltzen dena. Kaltzio oxidoa, CaO.
Sinonimoak: Kare bizia
Kare bizia
Karobitik ateratako kare erre berria. Urarekin nahastu eta hiltzen dena. Kaltzio oxidoa, CaO.
Kare hil
Urarekin nahastu den kare bizia. Kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2
Sinonimoak: Kare hila
Kare hila
Urarekin nahastu den kare bizia. Kaltzio hidroxidoa, Ca(OH)2.
Karea
Gisua, galtzaina, latsuna. Karharriaren kaltzio karbonatoa erreaz sortutako kaltzio oxidoa (kare bizia) edo kaltzio hidroxidoa (kare hila).