Labe garaietako altzairugintzako hondakina, fosforo asko duena. Lurrerako kaltzio eta fosforo ongarri oso ona.
Thomas zepa
Labe garaietako altzairugintzako hondakina, fosforo asko duena. Lurrerako kaltzio eta fosforo ongarri oso ona.
Tontortu
Garatu, hozitu.
Tuberkulu
Sustraietan erreserbak metatuz, lurpean sortzen den kozkorra; adibidez, patata.
Sinonimoak: Tuberkulua
Tuberkulua
Sustraietan erreserbak metatuz, lurpean sortzen den kozkorra; adibidez, patata.
Tukurra
Zurtoin oina edo ipurdia, lodia denean. Aza-tukurra, tomate-tukurra.
Sinonimoak: Tokorra
Tukurra
Tokorra. Zurtoin oina edo ipurdia, lodia denean. Aza-tukurra, tomate-tukurra, Asterrikan.
Tupa
Buztinlurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Tupa
Buztin-lurraren oinarria, azpian duen harri edo arbela ustela. Itoa eta uraren eta airearen joan-etorria eragozten duena, lurraren bizia zailduz.
Txandakatu
Sail berean landare baten ondoren beste zein jarri.
Txandakatu
Sail berean landare baten ondoren beste edozein jarri.
Txaradi
Zuhaixkez osatutako basoa.
Txertaka
Makatza. Landare basakaren hazitik sortzen den landarea. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Txertatu
Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Sinonimoak: Mentatu, Enpeltatu, Eztitu
Txertatu
Eztitu, mentatu, enpeltatu. Landare bati beste landare baten zatia jarri. Nahitaez begi bat behintzat izan behar du, jartzen den zatiak. Begi soila izan daiteke edo adar zati bat, edo azala. Aurrerantzean bata bestearen gainean biziko dira.
Txir-txir satorra
Luhartza, Aramaioko Oletan.
Txirpi
Moztutako zuhaitzak edo arbolak anduitik edo sustraitik ematen duen landare berria, sortu berria denean. Landare gazteari ere esaten zaio.
Hazitegia ere bada: "Txirpi meaztua da muintegia"
Sinonimoak: Altsuma
Txirpi
Landare berria sortzeko tokia. Txirpi meaztua da muintegia.
Sinonimoak: Mindaitz, Muintegi, Mintegi
Txola
Atxine garia moztean egiten ziren txortak, gero hauek bilduz meta handiagoak egiteko
Txorko
Haziak ereiteko lurrean atxurragaz egiten den zuloa sakonago patatak ereiteko edo azalago, indaben kasuan.
Zenbat erein den jakiteko txorkoka kontatzen da.
Indabak eraiteko batek txorkoak egiten ditu eta atzetik datorrenak hazia botatzen du