Landare basaka, edo haren hazitik sortutakoa. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Sinonimoak: Txertaka
Makatza
Txertaka. Landare basaka, edo haren hazitik sortutakoa. Txertatzeko gaia, mentuoina.
Malotxa
Irabiatzeko erabiltzen da. Hurritzaren adar bat hartu lau-sei adar bildu beheraka eta lotu, zuritu eta gero.
Mastra
Barazkien hostajea.
Mastra
Barazkien hostaila.
Mausar
Urak ekarrita, ibaiaren edo errioaren bazterrean pilatzen den lur gozo harroa. Uholdeetan eta ur-handietan urak arroaren goiko aldetik ekartzen duen lur gozoa. Arroaren beheko aldeko lur berdinetako erriberatan gelditzen da.
Sinonimoak: Mausarra
Mausarra
Urak ekarrita, ibaiaren edo errioaren bazterrean pilatzen den lur gozo harroa. Uholdeetan eta ur-handietan urak arroaren goiko aldetik ekartzen duen lur gozoa. Arroaren beheko aldeko lur berdinetako erriberetan gelditzea da. Berriz ere izango dira emankorrak!
Mentatu
Txertatu, eztitu, enpeltatu.
Mentatxorroa
Belar onduak behin-behinean biltzeko egiten den pila. Batik bat belarra erabat ondu gabe eta euriaren beldur denean egiten da.
Mentu
Mentuoinari txertatzen zaion begia edo adarra.
Sinonimoak: Mentua
Mentua
Mentuoinari txertatzen zaion begia edo adarra.
Mentuoin
Txertua jartzen zaion landarea.
Sinonimoak: Txertaka, Makatza
Mentuoina
Txertaka, makatza. Txertoa jartzen zaion landarea.
Metatxorro
Belar onduak behin-behinean biltzeko egiten den pila. Batik bat belarra erabat ondu gabe eta euriaren beldur denean egiten da.
Sinonimoak: Metatxorroa
Metea
Metak belar pila txikiak dira, belarra erabat ihartu aurretik eta euriaren beldurrez egiten direnak edo zirenak. Giroa hobetu eta eguzkiak berotzen duenean berriro zabaldu belarra eta erabat ihartzean(urdindu egiten da belarra) etxera eramateko sortak egin eta ganbaran sartu.
Minda
Simaur edo luar pilari darion likidoa. Landareari azkar eta erraz baliatuko duen ongarria emateko, simaurra edo luarra uretan jarrita egin dezakegu minda. Ur horrekin ureztatu.
Sinonimoak: Garnu
Minda
Simaur edo luar pilari darion likidoa. Landareari azkar eta erraz baliatuko duen ongarria emateko, simaurra edo luarra uretan jarrita egin dezakegu minda. Ur horrekin ureztatu.
Mindaitza
Muintegia, mintegia. Baztan aldeko hitza.
Mintegia
Muintegia, mindaitza.
Moildu
Fruitu arbola hagarekin jo edo astindu, gainean dituen fruituak botatzeko.