Aspaldian ez baratze, ez soro izan ez den lurra gorritu eta lantzeko prestatua. Goldearekin irauli beharrean, azalagoko lana eginez gorritua.
Sinonimoak: Luberri
Labakia
Luberria. Goldearekin irauli beharrean, azalagoko lana eginez gorritutako luberria.
Labakitu
Luberritu.
Laguntzaileak
Baratzeko landareen arerioei edo arazoei aurre egiten laguntzen dietenak. Intsektuak jaten dituztenak, polinizatzaileak, gaitzak eta izurriteak uxatzen dituztenak... Hau da, txoriak, trikuak, zizareak, satorrak, erleak, liztorrak, erlastarrak, landare usaintsuak, hontzak, urubiak, zatak, harrapariak eta beste asko.
Laguntzaileak
Baratzeko landareen arerioei edo arazoei aurre egiten laguntzen dietenak. Intsektuak jaten dituztenak, polinizatzaileak, gaitzak eta izurriteak uxatzen dituztenak... Hau da, txoriak, trikuak, zizareak, satorrak, erleak, liztorrak, erlastarrak, landare usaintsuak, hontzak, urubiak, zatak, harrapariak eta abar luze bat.
Lainoztatu
Landareari edo lurrari bustialdi bat, bai urarekin bai sendabideren batekin, tanta mehe-meheak eginda eman. Ihinztagailuak erabiltzen dira.
Sinonimoak: Ihinztatu
Lainoztatu
Ihinztatu. Landareari edo lurrari bustialdi bat eman, bai urarekin bai sendabideren batekin, ttantta mehe-meheak eginda. Ihinztagailuak erabiltzen dira.
Laiotz
Eguzkiak jotzen ez duen lekua.
OSPELA ere erabiltzen da antzeko egoera adierazteko.
Laiotza
Ospela, ainubea.
Laira
Urteko adar berri malgua.
Sinonimoak: Aihena
Laira
Urteko adar berri malgua. Zenbaitentzat, aihena.
Lakaina
Hosto zatituetako atal bakoitza.
Landatu
Aldatu
Larre
lantzar Busturialdean
Sinonimoak: Larre: lantzar Busturialdean
larre
Azienda bazkatzen den tokia, jeneralean belardia, baina txara, soil antzeko basoa etab. izan daiteke.
Sinonimoak: Bazkagia, Bazkaleku
Lastahil
Nafarroako zenbait aldaeratan urria hilabeteari 'lastahil' esaten zaio. 'Lasto' eta 'hil' hitzekin osatua dago, lastoa biltzeko sasoia baita.
Latexa
Esne itxura duen landarearen izerdia.
Latsuna
Karea, gisua, galtzina.
Leia
Izotza
Leka
Lekadunek ematen duten fritua. Haziak barruan daramatzan fruituaren estalki soilari ere leka esaten zaio. "Phaseolus vulgaris" landareari ere leka edo baina. Sinonimoak magitxa, magina eta zeruka