Landarearen inguruan lurra bildu, jorratzearen amaierako lana. Baita lur sail bat areatzea ere.
Galtzina
Karea, gisua, latsuna.
Galtzu
Gariaren lastoa
Gara
Lurraren parean hostaila nagusia eman eta gero, lorea emateko landareak luzatzen duen zorten zuzena. Muturrean hasieran loreak eta gero haziak izango dituzten fruituak emango ditu. “Garatu” eta “tontortu” erabiltzen dira.
Sinonimoak: Tontorra
Gara
Tontorra. Lurraren parean hostaila nagusia eman eta gero, lorea emateko landareak luzatzen duen zorten zuzena. Muturrean hasieran loreak eta gero haziak izango dituzten fruituak emango ditu.
Garatu
Landareak lore gara ematea.
Sinonimoak: Tontortu, Hozitu
Garatu
Tontortu, hozitu. Landareak lore gara ematea.
Garita
Gari soroa. Gari urtua, Zaldibarren.
Sinonimoak: Gari urtu
Garo
Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa)
Garoa
Ihintza ("inontza"), baina euriak eragindakoa denean: "Ba, euriena garoa dok, da ostean dok inontza. Orixe distinsiñoa yekiek". ("Arratiako Berbategia", Diman jasoa).
Gaztainazitua
Urriko hilari esateko, Saldiasen
Gazura
Esnea gatzatutakoan edo mamitutakoan sortzen den ura. Landareen suspergarri eta fungizida gisa baliatzen da.
Gazura
Esnea gatzatutakoan edo mamitutakoan sortzen den ura. Landareen suspergarri eta fungizida gisa baliatzen da.
Gingilduna
Ertzean banaketa ez sakonak eta borobilduak dituena.
Gisua
Karea, galtzina, latsuna.
Gornia
Gorrina
Gorotza
Aziendaren iraizkina, kaka. Simaurra.
Gorrin
Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitza.
Sinonimoak: Xartaxa, Gornia, Fuldra, Xertexa
Gorrina
Nafarroan fuldra, xertexa eta xartaxa ere deitzen diote. Milduaren onddoek sortzen duten gaitza.
Gorrinak jo
Mildiuaren onddoek sortzen duten gaitzak landareari eraso egitea.
Gorritu
Luberritu, labakitu, okuntzatu.
Gurgurio
Palmondo guztiak hiltzen ari den intsektu bat izurrite ikaragarria bihurtu da: gurgurio edo mokodun gorria, Rhynchophorus ferrugineus.
Guruin ilea
Azaleko ile itxurako guruina
Gurutzetara
Bi errenkadatan landareak parez pare beharrean, batean tartea den parean bestean landarea jartzea.
Gurutzetara
Bi errenkatan, landareak parez pare beharrean, batean tartea den parean bestean landarea jartzea.