kuku miku txoriak umeak sasian ditu

Zer da baratze bat Euskal Herrian?

Baratzea ingurune bat da, gure oinarrizko landare-premiak asetzeko erabiltzen duguna. Esan dezakegu gure eguneroko bizimoduaren ekosistema dela. Baratzea ekosistema kulturala da, geuk eraiki dugulako. Geuk ere sortua da; ez da naturala, kulturala baizik. Gure kulturatik pentsatua, sortua eta landua. Horregatik, beste kultura bateko lurraldeetara joaten garenean, baratze desberdinak ikusten ditugu; tokian tokiko pentsaerarekin sortuak dira. Baratzea tokian tokikoa izaten da, bertakoa. 

Baratze batean ez daude soilik barazkiak. Beste era askotako landareak ere izaten ditugu: loreak, sendabelarrak, errituetan erabiltzen direnak, sokak eta lokarriak egiteko landareak, usaineko landareak, zuhaixkak, fruta-arbolak... Hauxe da Euskal Herriko baratzeen ezaugarri nabarmen bat: baratzeak ez du soilik gosea kentzen, espiritua ere asetzen du, baita gure beste premia batzuk ere. 

gora